Iragan igandeko blogarien bilkura izan dugu hizpide gaur, beste albiste batzuen artean (Google bideoak, blogak UEUn, katalanezko eta gaztelaniazko podcast bi, buztan luzea…), baina gaurko irratsaioko albiste nagusia zuzenean ari ginela gertatu da: Ratzinger jauna izendatu baitute “aita santu” Erroman eta zuzenean jakinarazi digu Eibartik Eneko Astigarraga entzuleak, Skype erabiliz.
Azkenik Firefox nabigatzaile librearen behin behineko euskarazko bertsio osoa agertu dela ere nabarmendu dugu gaurkoan, Librezalen eskuragarri dagoen 1.0.3 bertsioa. Eta gure burua ere izan dugu mintzagai, Oier Gorosabelek gure teknofiliaren argumentazioa xaxatzeko idatzitako testuaren zuzuan.
Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 25 MB).