86. saioa: Rob Malda Bilbon eta ARGIAn

Saioa entzuteko HEMEN. blogak 2.0 jardunaldietan Rob Malda Slashdot.org guneko sortzaile eta garatzailea entzuteko aukera izan genuen. Blogak 2.0 jardunaldiaren kronika egin, eta Gorka Bereziartua elkarrizketatu dugu gero. Gorkak elkarrizketa egin zion Maldari, ARGIA astekarian asteon argitaratzeko. Slashdot bakarrik ez, digg, 2.0 teknologia, kazetaritza… mintzagai ugari izan ditugu.
Ohi bezala, albisteak 2.0 albistegi teknologikoarekin amaitu dugu gure saioa. Gaurko saioan Barcelona Raval Session diskoko kantuak entzun ditugu.

85. saioa: blogak 2.0 eta Ubuntu tribe

Saioa entzuteko HEMEN. blogak 2.0 aurkezten hasi dugu saioa, eta horretarako Jose Del Moral gonbidatu dugu. Jardunaldia, startup 2.0, hazruido lehiaketa eta gure egoeraz mintzatu zaigu. Interneteko aditu, enpresari, sare sozialen bultzatzaile… elkarrizketa sakona izan da gaurkoa. Saioaren bigarren zatian, ubuntu tribe izan dugu hizpide. Orain artean izkutuan aritu dira marketing birala egiten, arrakasta handiarekin gainera. Elkarrizketa eta gogoeta mamitsuak egin dizkigu berak ere.
Albisteak 2.0 tartean albiste teknologikoen berri eman ostean, musika librearen tartean Desorduetan taldearen doinuak entzuten amaitu dugu saioa.

84. saioa: IEB07tik bueltan, web 2.0 Hemen

Saioa entzuteko HEMEN. IEB07 Informatikari euskaldunen bilkura burutu zen iragan astean Donostiako Miramonen. Ekitaldiari errepasoa eman, eta gaitik gaira sakondu ditugu. Twitter bidez, backchanel bidez… denetarik jarraitzeko aukera egon zen arren, guk errepaso digitala eman diogu orduko jardunaldiari.
Albisteak 2.0 atalean berriz, astero bezala inguruko albiste teknologikoak landu eta gonbidapena luzatu dugu, edonork irratiacom etiketarekin bildu ditzan.

83. saioa: Euskal Herria Kuba clash 2.0

Saioa entzuteko HEMEN. Talka tour 07 hasi ostean, eta Mexiko, Venezuela eta Kubara joan aurretik, gurean izan da Fermin Muguruza. Astelehenean abiatuta, bidaitxartela eskuan duela gure mikrofonoetan izan da bidai musikalaren berri emanez. Tokian tokiko egoeraren lekuko izango da Muguruza, eta itzultzerakoan berriz ere gurekin elkartzekotan gara.
Kubara jo dugu guk ere, cubainformacion.tv proiektu berria ezagutu dugu Helena Bengoetxearen eskutik. Telebista, irratia, aldizkaria eta informazioa biltzen dituen blokeo mediatikoaren kontrako ekimena da.

Azkenik, asteon ospatuko den Informatikari Euskaldunen Bilkura 07 (ieb07) izan dugu hizpide, horretarako Gorka Julio Teketen gurera gonbidatuz. Mikroformatuak ere hizpide hartu ditugu, bidenabar.