Saioa entzuteko: HEMEN. Brad Will Indymediako aktibista omenduz saio berezia egin dugu irratia.com emankizunean. Oaxacako egoeraren berri eman, eta Bilbon bertan Guggenheim museoaren aurrean egin den kontzentrazioarekin bat egin dugu, zuzenean. Mexiko, Indymedia, Oaxaca izan ditugu hizpide zelan ez.
Ostean, eta albisteen aurretik Xiberoko Botza irratiarekin ere izan gara, Aintzinarekin mintzatuz Interneteko gune berriaz eta Zuberoako irrati euskaldunari buruz.
Albisteak 2.0: Gaurkoan ere hainbat albiste izan ditugu hizpide. Irakurgai dituzu del.icio.us gure gunean, irratiacom tag edo etiketarekin.
Hileko artxiboak: urria 2006
62. saioa: Podcasting jardunaldiak eta .eus dominioa
Saioa entzuteko: HEMEN. Podcasting jardunaldiak burutu dira asteburuan Bartzelonan. Arkaitz bertan izan da, eta hango kronika eskaini digu. Euskal Herrian podcastingak ez du arrakasta handirik izan momentuz, baina egiten den apurra ezaguna da. Entzuten da. Bigarren elkarrizketa Iratxerekin egin dugu, Burlatan egingo den Nazio Eztabaidaren harira. Bertan besteak beste .eus dominioaren gainean tailerra burutuko da.
Albisteak 2.0: Aurrerantzean albiste guztiak batuko ditugu del.icio.us kontu honetan.
Musika librearen tartea: Astero bezala Magnatune.com eta Euskal Herritik Joseba Tapia; Arestiren koplak.
61. saioa: Web 2.0 Gorka Juliorekin, EH sona Bartzelona
Saioa entzuteko HEMEN. Gorka Juliorekin mintzatu gara gaur web 2.0ren inguruan, bera tren batean zebilela. Azkenaldion hainbat ekimen interesgarri bultzatu ditu Gorkak, blogari.net blogen ostatatze zerbitzua eta bloginfluence 2.0 tresna kasu. My Odeo Channel (odeo/cb6a5695f0179c62). Web 2.0ren inguruko azalpenak ematen dabil han, hor eta hemen, ikuspuntu euskaldun batetik eta gainera, hainbat agerkaritan idazten du Interneteko kontuen gainean. Gero, Bartzelonako Euskal Etxearekin egin dugu bat, bertako Igotzekin berba eginez. Albiste teknologikoak eta musika librearen tarteak ere izan ditugu gaurkoan.
60. saioa: Googlek Youtube erosi du
Aste honetan, komunikazio digitalaren inguruko albiste nagusia Youtuberen erosketa izan dugu. Googlek 1.600 milioi dolar ordainduta eskuratu du bideoak sarean eskegitzea eta nork bere webgunean txertatzea ahalbidetzen duen zerbitzu arrakastatsua. Youtubek multimedia bihurtu ditu hainbat webgune, eta batez ere, hainbat blog. Horren inguruan solastu gara Bilbo Hiriako kolaboratzaile Joxe Rojasekin, Youtuberen ezaugarriez, Googleren estrategiaz eta 2.0 ekimen arrakastatsuen inguruan enpresa handiek daramaten kontzentrazio jarduerez jardun dugu. Saioa entzun dezakezu HEMENDIK eskuratuta.
59. saioa: irratia.com 2.2 abian
Denboraldi berria hasi dugu guk ere. Emankizunarekin hasi dugu urria, eta gaurkoan gonbidatu berezia izan dugu: Iban Arantzabal. Goiena.net proiektua, sustatu, danbaka.com eta Euskal Herria eta Internet ekarri ditugu hizpidera. Gaurko emankizunean albiste teknologikoen atala eta musika librearen tartea estreinatu ditugu. Aurrerantzean mantenduko ditugunak.
Saioa entzun dezakezu HEMENDIK eskuratuta.