38. saioa: FON haririk gabeko nazioarteko sarerantz

FON mugimenduari buruz aritu gara saioan. Haririk gabeko sareaz, FONen lan egiten duen Gernikako euskaldun batekin, Iurgirekin. Ingeniaria da eta aspaldi honetan Madrilen ari da lanean, eta Skype bidez elkarrizketa egin dugu dugu beragaz

Fon Mugimenduaren gainean, kezkak eta galderak bidali dizkigute entzule batzuek, eta guk irratsaioan zuzenean bota ditugu. Azkenerako oso saio txukuna geratu da, ezbairik gabe.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN.

37. saioa: Eremulauak.com

Eremulauak.com guneak urtea bete duela eta, elkarrizketa luzea egin dugu Gorka Bereziartua, sortzaileetako batekin. Eremulauak.com kulturari buruzko blog kolektibotzat jo du berak, eta unibertsitatean hainbat ikasleen burutuazioetatik, 30 kolaboratzaile ingururen gunea bilakatu da.
Musika, zinema, literatura, artea…. izaten dute hizpide. Albisteak, iritziak, kronikak, kritikak, denetarik aurkituko dugu kultur webgune honetan. Foroak eta agendak adibidez, sekulako arrakasta dutela bistan da.

Elkarrizketa egin ostean, 2006 urteak Euskal Herrira teknologia berrien inguruan, eta batik bat Interneten ekarriko duenaz aritu gara. Software soziala, blog gehiago, software librea eta euskarari buruz be mintzatu gara. Jakingo bagenu bezala, tira.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN.

36. saioa: Euskal irratiak hizpide/ EZLN eta Bolivia

Azti Begia elkartea prestatzen ari den Info 7 irrati berria urtarrilaren 27an aurkeztuko da UrruƱan. Euskal Herri osorak irratia izango da eta Interneten emititzen hasiko da, satelite bidez eta FM bidez ere jasotzeko aukera izango dugu aurrerantzean. (Gara, Berria).

Euskal irratietatik bidaia egin dugu, dialean bezala Internetetik. Herrialdez herrialdeko errepasoa egin dugu, eta hainbat berri eta gertakizun topatu ditugu parean. Euskalerria irratiaren afera izan dugu hizpide, garaipen moduan hartu dute Nafarroako gobernuarekin duten kontu hori, lizentziak ukatzea eta ondorioz subentziorik ez ematea.

Ipar Euskal Herrian Gure Irratiaren egoerez mintzatuz hasi gara, eta ostean hango euskal irratien panorama aztertu dugu. Lapurdin bi irrati euskaldun: Antxeta eta Gure Irratia. Behe Nafarroan Irulegi irratia eta Zuberoan Xiberuko botza. Horrez gain, oraintsu basqueradio.com eta radiokultura.com proiektuak abiatu dituzte, Interneteko irrati gisa, ekimen berritzaile eta moderno. Entzungarri, eta guk saioan bertan eskaini ditugu, ordenadoretik entzunda.

Arabako Hala Bedi, Gipuzkoako Zintzilik, Bizkaiko hiriburuan; Bilbo Hiria, Irola eta beste zenbait ere hizpide izan ditugu saioan zehar.

Mexiko eta Bolivia
Gure irratsaioan Euskal Herritik abiatuta Mexiko eta Boliviara heldu gara. EZLN izan dugu hizpide hasieran Ramonaren heriotzaren karietara, La otra campaƱaren berri eduki eta Marcos sub-aren bloga ere ikusi dugu. Bolivian Evo Moralesen gunetik, beste zenbait gune eta kultura indigenen berri izan dugu. Cocari buruz beraiek duten pentsaera irratitik irakurri dugu.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN.