Zer

“Euskal kultura digitalizatu, kultura digitala euskaldundu”

Gizarte digitalaz, musikaz, eta jendarteaz jarduten duen irratsaioa da irratia.com 2004ko abenduaz gero. Zuzenean emititzen dugu asteazkenero 13:00etan (Euskal Herriko ordua) Bilbo Hiria irratiaren sintonian. Edonondik entzuteaz gain, edonoiz entzun daitezke irratia.comen saioak MP3 formatoan, blog honetan bertan edo podcast harpidetza bidez.

Irratsaioa eta bitakora lau lagunen artean egiten dugu:

  • Patxi Gaztelumendi. Kazetaria, blogaria, musikazale egunez, literaturazalea gauez eta lantzean behin bertsozalea.
  • Jabi Zabala. Kazetaria, blogaria, musikazalea, literaturazalea eta argazkizalea.
  • Ibon Burgoa, teknikari lanetan eta musika aukeratzen.
  • Ekaitz Hernandez, musika nahasketak eta ftp-podcast arduraduna.

Euskal Herriko lehen irrati digitalaren proiektua, hala ere, 2000ko azaroaren 1ean abiatu zen, egungoaren oso ezberdina zen kontzeptu batekin: webgune estatikoa, irratsaio bat eta musika kanalak zituen webgune zaharra ikus daiteke hemen. Gure ibilbideaz zerbait gehiago jakinez gero, egin klik hemen.

Webgune honetako edukiak (audio, bideo, irudi zein testuak) libreki banatu eta erabiltzeko baimena duzu lizentzia honen arabera (jatorriaren atribuzioa da eskatzen den baldintza bakarra).

Euskal irrati digitala