Azken saioa entzuteko HEMEN. Denboraldi/ikasturteko azken saioa ekoiztu dugu. Kubako egoera teknologikoa izan dugu hizpide unibertsitateko irakasle Dani Gutierrez adituarekin. Injeniaria bera, software libre erabiltzaile eta bultzatzailea… hainbat proiekturi buruz mintzatu zaigu. Saioaren bigarren zatian berriz, DLRN taldeko Igor izan dugu. Zarautzen sortu taldea nazioartean bere lekua egiten ari dena.
Saio honekin agur esaten diogu denboraldiari eta ospatzeko EHZ festibalerat abiatuko gira.
Hileko artxiboak: ekaina 2007
89. saioa: Bilbo live eta Euskal Herria Zuzenean
Saioa entzuteko HEMEN. Uda badatorrela eta, kontzertu erraldoiak Euskal Herrian ere. Aste honetan bertan Bilbo musikaren hiriburu bilakatuko da. Bilbolive jaialdiko antolatzaile Ibai Villapun izan da gure artean. Irratsaioaren bigarren zatian berriz Xiberoara jo dugu, ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean Idauze Mendin Euskal Herria Zuzenean festibala ospatuko delako. Han izanen gara gu ere.
88. saioa: Bigarren bizitza eta Internet Ipar Euskal Herritik
Saioa entzuteko HEMEN. Second Life asko aipatzen da aspaldion, eta guk ere bidaia egin dugu bertara, horretarako Ana Courier izan dugu laguntzaile. Bigarren bizitzari buruzko euskarazko bloga edukitzeaz gain, blogintzan aspaldian murgilduta dagoen neska da Ana. Elkarrizketa mamitsua izan da. Irratia.com Second Life horretan, lehenengo irrati euskalduna izateko, urratsak ere eman ditugu. Saioaren bigarren zatia, Bidaia taldearen musika entzunez abiatu dugu. Bertako abeslari Caroline Phillips gurekin izan da. Bidaian zen, baina tartea egin digu Interneti buruz eta bere enpresei buruz mintzatzeko.
87. saioa: Silicon Valleytik Iruñeara
Saioa entzuteko HEMEN. Silicon Valleytik heldu berri, Gari Araolazak irratia.com emankizunean kontatu ditu Kalifornia aldeko kontu eta pasadizoak. Where 2.0 konferentzia, Google garatzaileen eguna eta wherecamp akanpadako berri eskaini digu.
Irratsaioaren bigarren zatian Euskalerria irratiko Juan Kruz Lakasta esataria izan da gurean, Entxuferik gabe jaialdia aurkezten.