Gure azken saioa egin dugu zuzenean. Musika aitzakia hartuta bidaia polita egin dugu. Maulen hasi gara, Zaramaren doinuekin, asteburuan burutzekoa den jaialdiaren kontura. Zuberoatik Behe Nafarroara, izan be Euskal Herria Zuzenean jaialdia Heletan burutuko da aurten. Bertako berri eman digu EHZ festibaleko antolatzaile Izarnek. Aurtengo jaialdiaren berri eduki eta The Sparteens taldea ezagutzera jo dugu, ye ye eta twist doinuak Hendaiatik. Gure azken geltokia izan da Lapurdikoa.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
irudia: ehz-festibala.com
OHARRA entzuleei: Euskal Herria Zuzenean festibalaren karietara emankizun berezia egingo dugu zuzenean info7 irratiarekin batera uztailak 5 (igandea) arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Irrati emankizun berezia egin dugu Hatortxu rock jaialdian. Elkartasuna, musika eta irrati saioa uztartuz, irratia.com ere Lakuntza (Sakana Nafarroa).
Adierazpen askatasuna hitz potoloa da, berba handia. Guk aurreko asteburuan Norvegian burutu den nazioarteko foro bat aitzakitzat hartuta, bertan egondako
nickdutnik saioko lantaldeko bi kazetari izan dira gurean. Sara kazetari eta erredaktorea eta Arantza aurkezlea. Webtv, telebista, Internet hartu ditugu hizpide eurekaz. Musika ere entzun dugu, gure elkarrizketatuen eskariz.