Etiketaren artxiboa: sarea

165. saioa: 2010 urtea ON abiatu dugu

bederatzi @ 2009 Joxe Rojas Teknopatarekin solasean
#Asel askatu esanez eta Fermin Muguruza eta Manu Chaoren Maputxe kantuagaz abiatu dugu 2010eko lehen saioa. Ozen eta argi. Podcast hau ere, Txilen edo Euskal Herrian libre entzun dezan abeslari, idazle eta blogari euskaldunak.
Joxe Rojas Teknopata blogaria izan da 2009ko urtea sarean gugaz batera komentatu duena. Oso elkarrizketa interesgarria izan da, solasaldi tekno/sozial/kultural mamitsua egin dugulakoan.
2009koak errepasatu eta 2010erako nondik norakoak aurrikusten ere egin dugu gure ahalegina, Joxe Rojas, Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendik.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

153. saioa: Adierazpen Askatasuna hizpide

adierazpen askatasuna Adierazpen askatasuna hitz potoloa da, berba handia. Guk aurreko asteburuan Norvegian burutu den nazioarteko foro bat aitzakitzat hartuta, bertan egondako Lutxo Egia kazetari eta idazlea gonbidatu dugu gurera. Oslon bizitakoa, hango gaiaik, nazioarteko egoera eta Euskal Pen Klubak egiten duen lana ere aipatu digu. Tartean zenbait proiektu interesgarriren berri jaso dugu: icorn.org (international cities of refuge network), expressionforum.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

irudia: expressionforum.org

132. saioa: Palestinarekin elkartasuna

Saioa entzuteko HEMEN.

2009. urte hau zelan hasi dugun kontatzea alferrikakoa da. Badira hiru aste Gazako herritarrak, palestinarrak, hiltzen ari direla. Israeldar hegazkin, tanke, bonba eta tiroen eraginez hilak ere. Guk, irratian musika eta hitza uztartuz gure elkartasuna igorri gura izan dugu hara. Euskal Herritik Palestinara. Sarea eta uhinak kanaltzat hartuta.
Fermin Muguruzak musika proposamenak igorri zizkigun, DAM, Palestinar raperoak eta Gaza Calling kantua besteak beste. Imanol Muruak Palestina zauritua liburua hartu du hizpide, argitaratu eta 10 urte beranduago. Ibai de Castrok Palestina hesien zirrikituetatik dokumentala eta brigadistaren ikuspegia eskaini dizkigu. Mezuak jaso ditugu sarean, irudiak zabaldu dira… eta sare sozialak, elkartasuna eta salaketa uztartzeko baliatu ditugu. Beste behin.
Orain, sarea baliatuko dugu emankizuna zabaldu eta hedatzeko ere. Horretan lagun izango zaitugulakoan, mila esker guztioi.

124. saioa: Kazeta.info solasgai

Kazeta.infoSaioa entzuteko HEMEN.
Agerkari digitala da Kazeta.info eta bertako eduki sortzaile den Maite Ubiriarekin mintzatu gara. Ipar Euskal Herriko aktualitatea, Internet, sarearen aukera izan ditugu hizpide. Hasieratik oso proiektu interesgarria iruditu zaigu, eta sortu zenetik hiruzpalau aste igaro ez badira ere, gurean mintzatu gura izan dugu Kazetari buruz.
Albistegi digitalari ekin diogu ostean, Jakintza ikastolakoen bideoa entzun eta musika librearekin amaitu dugu. Saioa hasteko zein bukatzeko Manu Chaoren kantuak jarri ditugu, bere lehen garaietako Le Hot pants taldea eta bere azken lana.