3. saioa, prospektiba eta 2005erako aurreikuspenak

Aste honetako saioan Eneko Astigarraga izan dugu gonbidatu gure irratsaioan. Berau eibar.org elkarteko eibarnauta eta geek teknofiloa dugu. Prospektiban berezitua, gai hori irakasten du Deustuko Unibertsitateak Donostian duen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Bitakora eleanitza ere badu gai honen gainean. Prospektiba zer den azaldu eta datorren urtean teknologiak ekarriko digunaren aurrerapena egin digu Enekok. Prospektiba iragarpenaren zientzia edo, zientziaren metodoa aplikatuz etorkizunak ekarriko diguna iragartzea da, somaketan oinarrituz eta bilakaera teknologikoak azken urteotan egin dituen urratsak kontuan hartuz.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 64 Kbps mono, 24 MB)

2. saioa, San Tomas egunean Danbaka

Asteartea da, martitzena, jai eguna Bilbon. Gurea baina Euskal Herriko, nazioarteko irratsaioa izaki, ez dugu jai hartuko. Irratsaioa egingo dugu zuzenean, eta Internet albisteak ez ezik, elkarrizketa bat ere izango dugu gaur. Arrasaten Iker Barandiaran kazetari, musikazale eta laguna izango dugu konektaturik. Danbaka)))musika lehiaketa izango dugu mintzagai. Internet bidez jarraitu daitekeen musika lehiaketa da Goienak antolatu duena.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 64 Kbps mono, 24 MB).
Jarraitu 2. saioa, San Tomas egunean Danbaka irakurtzen

Sorgintxulo hustu dute

Santutxuko gaztetxea da Sorgintxulo. Bilboko gaztetxe handi bat, ilusioak eta ametsak bat egiten duten lekua. Liburutegia, zinema, kontzertu aretoa, informatika gela, hack-lab bat… denetarik da Sorgintxulo. Ehunka gazteren gune, kulturaren espazio…. ikusteko eta bizitzeko leku bat. Agintariek ez dute lekuko. Ikusi dugu. Eta orain hustu egin dute, txanda aldaketa batetan, teilatutik sartuta.

Irratia.com gaztetxeen eta adierazpen askatasunaren alde egongo da beti.
Une honetan, Irola irala irrati librea zuzenean emititzen ari da.
Informazio gehiago: Indymedia Euskal Herria, Gazte sarea.

Lehenengo saioa gaur

irratia.com irrati saioak gaur, abenduak 14, hasi du bere bigarren aro honetako emisioa, uhinetan ezezik byte-etan zuzeneko emanaldiarekin. Lehenengo saio honetan gure ekimenaren aurkezpena egin dugu gehienbat, gure planteamenduak eta helburuak gogoratuz. Duela lau urte irratia.com proiektua abian jarri genuen berbera da gure egungo leloa: “Euskal kultura digitalizatu, kultura digitala euskaldundu”. Baina lehen saio honetan gonbidatuak ere izan ditugu, astero izango dugun moduan, Euskal Herrian interesgarriak iruditzen zaizkigun ekimen, pertsona eta taldeak ekarriko baititugu gure mikrofonoetara. Gurekin Librezale ekimeneko kideak izan dira, software librearen eta, bereziki, egunotan denen ahotan dabilen Firefox programaren inguruan mintzatzeko.

P.D. Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 23 MB).

Jarraitu Lehenengo saioa gaur irakurtzen

Irratia.com bueltan, eraldatuta

Berriro gaituzu sarean, lagun, irratia.com Euskal Herriko lehenengo irrati digitalaren 2.0 bertsioa aurkezten. Azken aldi honetan denbora faltagatik ezin izan diogu behar bezalako arreta eskaini duela lau urte sortutako proiektuari. Hala ere, geldialdi luze honen ostean zirt edo zart egin behar eta, egindakoari bizkar eman barik zeozer ezberdina eta gure ahalmenaren neurrikoa egin behar genuela pentsatu dugu. Aurrerantzean irratia.com irrati-bitakora izango da. Entzun ere ahal izango da, baina, irratia.com irratsaio berri baten izena izango baita.
Jarraitu Irratia.com bueltan, eraldatuta irakurtzen