2. saioa, San Tomas egunean Danbaka

Asteartea da, martitzena, jai eguna Bilbon. Gurea baina Euskal Herriko, nazioarteko irratsaioa izaki, ez dugu jai hartuko. Irratsaioa egingo dugu zuzenean, eta Internet albisteak ez ezik, elkarrizketa bat ere izango dugu gaur. Arrasaten Iker Barandiaran kazetari, musikazale eta laguna izango dugu konektaturik. Danbaka)))musika lehiaketa izango dugu mintzagai. Internet bidez jarraitu daitekeen musika lehiaketa da Goienak antolatu duena.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 64 Kbps mono, 24 MB).

Horrez gain, musikaren inguruko albisteak, teknologia berriei lotutako azken gertakizunak, irc kanalean berbaz arituko gara, jendearekin harremanetan. Badakizu, Interneten irratia.com gunean, eta soinu analogikoa entzun gura baduzu, FMko 96.0an, Bilbo Hiria irratian.