Etiketaren artxiboa: palestina

Checkpoint rock irratia zuzenean

Gaur irratia.com kanpora doa, kalera. Ohi bezala Bilbo Hiria irratiko estudioetatik emititu beharrean, Donostiako antzoki batetik egingo dugu emisioa. Checkpoint Rock film dokumentalaren inguruan arituko dira. Gure saioan izango dira musikari palestinarrak, Fermin Muguruza eta Javier Corcuera Checkpoint Rock dokumentalaren zuzendariak. Eta ohi dugunez, Internet eta teknologia berrien inguruko albisteak ere izango ditugu, zelan ez.

Gure emisio berezi honek, irudiak ere izango ditu. Irrati emankizun berezia izango da beraz, Interneten gero eta ohikoago izango den formatu batean. Gu ere frogatzera goaz. Beta tester izan nahi duzu? Hori bai, zuzenean. EHan eguerdiko 13:00ak direnean.

145. saioa: gu ere hackin’minez

CCCP izeneko bilkurak egin ohi dira aspaldion kafea, kopa eta puruarekin (charla con cafe copa y puro) eta apirilaren 4ean Bilboko Kukutza gaztetxean batu ziren hainbat hacker. Bertako kronika egin digu Dabidek, eta bide batez hacking-aren gainean mintzatu dugu. hackinbadakigu taldea, Joomla kafea eta beste. andik, orohar.

Albisteak 2.0
Eta aspaldiko partez, teknologia berrien inguruko albistegi osatua eskaini dugu. Albisteak 2.0 sintoniaz lagundua, barra barra bota ditugu azken aldi honetako berriak.

Amaitzeko Checkpoint rock filmea aipatu eta bertako kantu bat entzuko parada izan dugu. Fermin Muguruzak zuzendutako film musikala da Checkpoint Rock.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

132. saioa: Palestinarekin elkartasuna

Saioa entzuteko HEMEN.

2009. urte hau zelan hasi dugun kontatzea alferrikakoa da. Badira hiru aste Gazako herritarrak, palestinarrak, hiltzen ari direla. Israeldar hegazkin, tanke, bonba eta tiroen eraginez hilak ere. Guk, irratian musika eta hitza uztartuz gure elkartasuna igorri gura izan dugu hara. Euskal Herritik Palestinara. Sarea eta uhinak kanaltzat hartuta.
Fermin Muguruzak musika proposamenak igorri zizkigun, DAM, Palestinar raperoak eta Gaza Calling kantua besteak beste. Imanol Muruak Palestina zauritua liburua hartu du hizpide, argitaratu eta 10 urte beranduago. Ibai de Castrok Palestina hesien zirrikituetatik dokumentala eta brigadistaren ikuspegia eskaini dizkigu. Mezuak jaso ditugu sarean, irudiak zabaldu dira… eta sare sozialak, elkartasuna eta salaketa uztartzeko baliatu ditugu. Beste behin.
Orain, sarea baliatuko dugu emankizuna zabaldu eta hedatzeko ere. Horretan lagun izango zaitugulakoan, mila esker guztioi.

Palestinari buruzko irratsaio berezia

2009. urtea Palestinara begira hasi dugu. Hango sarraskiak entzuten dira hemen. Euskal Herrian. Gernikan. Bilbon. Munduan.
palestina gernika
Eta guk hemendik, elkartasun mezua igorri gura dugu, mundura. Munduko herri batetik, zapalduen dagoen gunera, Gazara. Ahotsa, musika, hitzak baliatuko ditugu. Sarea, irratia, mezua.

Zuk ere parte hartu dezakezu. Igorri zure mezua, zure iritiza, irudi bat, kantua… gura duzuna. Elkartasun saioa izango da. Euskal Herrian argitaratutako kantuak, liburuak, dokumentalak izango ditugu hizpide. Han egondako brigadistak izango ditugu lagun.

urtarrilak 14, 13:00etatik aurrera irratia.com emankizunean.


DAM Born here