14. saioa: Irratiaren amaiera eta Podcast mundua

Gaurkoan podcast joera izan dugu hizpide irratia.com irratsaioan. Wired aldizkariaren martxoko zenbakiak gai hau Irratiaren amaiera izenburupean aztertzen zuen, besteak beste sateliteak, irrati digitala, disko gogordun entzungailuak eta TIVO-irratiak aipatzen zituen. Podcast-ari buruzko azalpenak, adibideak eta helbideak aipatu ditugu.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 25 MB).

Bestelako albiste teknologikoak izan ditugu ere, laburrean. Besteak beste, Googleren Gmail, kanona…

Gure irratsaioaren berehalakotasunaren eta irismenaren erakusgarri bat: saioa zuzenean igortzen ari ginen bitartean, Eibartik entzuten ari zen Eneko Astigarragak bere blogean idatzi du irratiaren amaierari buruzko aipamen hau.

Iruzkin bat “14. saioa: Irratiaren amaiera eta Podcast mundua” bidalketan

Iruzkinak itxiak daude.