Korrikaren hasiera zuzenean Orreagatik

Arrosa ekimenean bildutako Euskal Irrati anitz ari dira une honetan Korrikaren abiatze ekitaldia igortzen zuzenean, batzuk Interneten bidez, hain zuzen ere. Besteak beste, Zintzilik (Orereta), Hala Bedi (Gasteiz) eta Gure Irratia (Baiona) ari dira 18:00etatik zuzenean Korrika 14 honen hasiera emititzen, Iparraldeko euskal irratien seinalea hartuz eta zabalduz. Bilbo Hiria irratiak ere igorriko du emanaldia, 19:00etatik aurrera.

Iruzkin bat “Korrikaren hasiera zuzenean Orreagatik” bidalketan

  1. Korrikak aurrera egin ahala, despliegi informatiboa ikaragarria da. Euskara ahulen dagoen lekuetan, informazioa hobea eta zehatzagoa da.
    Ipar Euskal Herri osoan, 24 orenez egunean… Gure Irratia, Irulegi, Xiberuko Botza eta Antxeta. Egunero, orduro, kilometroz kilometro zuzenean. Itzela, benetan. Entzungai gainera Internetetik Gure Irratia (hiru euskal irratiak entzun dira egunotan) eta Irulegi ( http://fmcom.com ).
    Iru?ean Eguzki irratiak ere zuzenean. Xorroxin irratiak bere eremuan… flipatzekoa ematen duten informazioa, zehaztasuna. Batzuk Internetetik entzutea gainera, plazerra da.
    Baina gogoetarako horixe, euskarak oztopo gehien dituen lekuetan, sendoen euskarazko irratiak, irrati alternatiboak… zergatik ote?

Iruzkinak itxiak daude.