16. Saioa: Elgeta ostean, fumata bianca

Iragan igandeko blogarien bilkura izan dugu hizpide gaur, beste albiste batzuen artean (Google bideoak, blogak UEUn, katalanezko eta gaztelaniazko podcast bi, buztan luzea…), baina gaurko irratsaioko albiste nagusia zuzenean ari ginela gertatu da: Ratzinger jauna izendatu baitute “aita santu” Erroman eta zuzenean jakinarazi digu Eibartik Eneko Astigarraga entzuleak, Skype erabiliz.

Azkenik Firefox nabigatzaile librearen behin behineko euskarazko bertsio osoa agertu dela ere nabarmendu dugu gaurkoan, Librezalen eskuragarri dagoen 1.0.3 bertsioa. Eta gure burua ere izan dugu mintzagai, Oier Gorosabelek gure teknofiliaren argumentazioa xaxatzeko idatzitako testuaren zuzuan.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 25 MB).

Iruzkin bat “16. Saioa: Elgeta ostean, fumata bianca” bidalketan

  1. Podcasting delakoa gorantz doa Interneten. Entzuleak milaka zenbatzen dira une honetan, zorionez.
    Horretarako blogak eta podcastinga egiteko softwarea ere sortzen ari da, eta horrelakoa da loudblog ere, librea eta doakoa.

    Blogak egin eta rss eta xml kodeak mp3 edo ogg artxiboekin batera igotzeko modukoa.

    Frogatu nahi duzu? ba jo http://loudblog.de gunera, eta download eginez ordenadorean izango duzu. Instalatu eta frogatu. Kontatuko diguzu gero…

    Euskal Herria podcasting euskaldunez josi behar dugu eta!!

Iruzkinak itxiak daude.