uda joanik, udazkenean murgildurik… oraindik ez dugu irrati zaharrean saiorik egin.
ez gara hasi.
musika hautatzeke, nor elkarrizketatu erabaki barik… mikrofono aurrean jartzeko lotsati xamar…
irratia.com standby egoeran dagoela dirudi… eta? zer axola du horrek, mundua gero eta okerrago dagoen honetan….?
inork badu irratia euskaraz eta podcast bezala entzuteko gogorik?
lagunduko zenuke zerbaitetan?
zertan?
irratia.com zu ere bazara… sareko irrati batek, sarea behar duelako derrigorrean, ala?
zurea da hitza… guztiok entzungo dugu gero.
www.irratia.com



Irrati emankizun berezia egin dugu Hatortxu rock jaialdian. Elkartasuna, musika eta irrati saioa uztartuz, irratia.com ere Lakuntza (Sakana Nafarroa).
Adierazpen askatasuna hitz potoloa da, berba handia. Guk aurreko asteburuan Norvegian burutu den nazioarteko foro bat aitzakitzat hartuta, bertan egondako
Bilbo Hiria irratian egiten dugun 151. saioa edo 

Google euskaraz? Galdera horri erantzun gura izan diogu emankizun honetan. Aurreko astean izenburu horrekin ekitaldi bat egin zen Bilboko Eitb-ren egoitzan.