Etiketaren artxiboa: digitala

180. saioa: Delorean @ irratia.com

DLRN Bilboko kafe antzokian @ irratia.com

Delorean
taldeak Subiza diskoa plazaratu berri du, eta aspaldi honetan nazioartean jo eta bira dabiltza, batetik bestera. Ekhi Lopetegi, abeslari eta baxujolea gure artean izan da. Kantuen sorkuntza eta grabaketa prozesua, disko hau, taldearen ibilbidea, hurrengo proiektuak eta beste xehetasun batzuk kontatu dizkigu zarauztarrak.

Irratsaioa entzun nahi baduzu HEMEN

[audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom100517.mp3]

[gogoeta saioa] irratigintza euskalduna eta berrikuntza

Gogoeta saio bat egin gura dugu entzule, partehartzaile eta sareko lagunen artean. Irratigintza euskalduna eta berrikuntza hartu gura ditugu solasgai.

  • Podcasting-a
  • aro digitala
  • irratiak eta Internet
  • euskara / euskal kultura Informazioaren gizartean…

Gauza asko ditugu berba egiteko, eta guztion artean egin nahi dugu, eztabaida zabaldu eta gogoeta amankomuna egiten saiatzeko. Saio hau, hasiera bat baino ez da, berrikuntza saioan bertan aplikatzeko asmoarekin, gainera.


Argazkiak.org | irratigintza euskalduna © cc-by-sa: irratia.com
Horretarako saio berezia prestatu dugu. Beste euskal irrati batzuetako lagunak, entzuleak, musikariak, edota kulturgileen iritzia jaso nahi genuke. Eta baita zurea ere. Zure iritzia interesatzen zaigu: blogari, entzule, sortzaile, diasporako ikasle, herbesteko langile, Euskal Herriko auzokide zaitugun hori.

Telebistarako saioa
Ibaizabal telebistako adiskideek 8. kalea deritzon dokumental sorta ari dira prestatzen Bilbon. Irratigintzari buruzkoa izango da bat, eta Hamaika Telebistan emango dute aurki. Zuen iritziak ere, hor txertatu nahi genituzke.

148. saioa: webtv: etb3 , apurtu.org eta Ibaizabal telebistarekin

Euskal erdian lehendakari berria izendatu berri dute eta biharamunean egin dugu irratsaioa. Lehen kantuak, zelan ez Ibarretxe eta Lopezi eskaini dizkiegu (Jotakie eta Tijuana in Blue).
Gero hiru elkarrizketa: ETB3ko Iñako Gurrutxaga, Apurtu.org proiektuko Pitu eta Ibaizabal Telebistako Hibai Castro eta Adur Larrea izan dira gurean. Hiru proiektu, hiru bide, hiru egitasmo. Gaur gaurkoak.
Gure irratiak ere, albisteak 2.0 egin asmo du aurrerantzean. Ikusentzunezkoak atsegin ditugu guk ere, eta beta moduan hasi gara albisteak.irratia.com sortzen, hasi gara, eta apurka apurka egingo dugu lana.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

114. saioa: memoria historiko digitala 2.0

gernika gogoanSaioa entzuteko HEMEN. Martxoak 31 taldeak ireki du saioa, 1937ko martxoaren azken egunean Durangon gertatutakoaz akordatzen. Apirilak 26, Gernika. Maiatza, Bizkargi. 1937ko ekaina, Bilbo. Ahaztuak ez ditugun leku eta egunak, garaiak, burrukak. Bertako kide Martxelo Alvarez izango dugu berbalagun.Oroimena lantzen duen elkartea da, gerra zibilari buruz ekitaldiak egiten ari dena, auzolanean, ikerketa, memoria historikoa astinduz, lanean senitartekoekin… Bitartean Oroitzapenerako kantuak diskoko zenbait kantu entzun ditugu.
Albisteak 2.0 atalean berriz, Bilbon burutu berri den jardunaldi hacktibistaren kronika egin digu Txopik.