Kategoriaren artxiboa: irratia.com

Berriro hasteko irrikitan, prestatu kaskoak beraz

prestatu kaskoak120. saioa egin genuen, aparagailuei off eman, eta musika entzutera beste toki batzuetara joan ginen. Estudiotik landa, hemen eta han ibili gara. Elkarrizketak tabernakoak izan dira, eta musika edo zuzenekoa edo etzanda lasai entzutekoa.

Internet gure mezuak igortzeko baliatu dugun arren, saretik at ibili gara batez ere.

Baina dagoeneko, diskoei hautsa kendu eta gure entzuleekin harremanetan jartzeko gogoa piztu zaigu. Sareko kontuak zuekin partekatzeko irrikitan gaudela onartu behar.

Eta laister emankizunekin, programazio berriarekin; 2.4 denboraldiari ekin beharko diogu. Zuek prestatu zuen kaskoak, beharko dituzue eta.

120. saioa: Firefox 3, Gu ta gutarrak eta pixka bat es mucho…

firefox3 Saioa entzuteko HEMEN. Firefox eskarga egunean berean aritu gara irrati emankizuna egiten. 6 milioi deskarga 24 ordu baino gutxiagotan, ez da broma gero! Eta ostean Gu ta gutarrak taldeko Unai Iturriaga elkarrizketatu dugu. Bertsoak, musika, bloga, bideoak.. denetarik. Albisteak 2.0 atala sendoa izan da gaurkoan, eta musikarekin amaitu dugu, ohi danez, EHZ festibalerako gonbidapena luzatzen entzuleari.

119. saioa: e-UKomunitatea eta wikipedia, musika onarekin

lauroba Saioa entzuteko HEMEN. Uribe Kostatik gurera etorri da gure gaurko gonbidatua: Mikel Iturbe. Blogaria, wikipediako editorea eta Uribe Kostako komunitatea sortzen ibili dena aspaldi honetan. Solasaldi atsegina izan dugu beragaz. Gaztea da, sortzailea eta oso langilea. #basquecamp ekitaldian ezagutu genuen, eta gaur irratian izan da.
Musika lagun, gure kontzerturako sarrerak zotz egiten hasi garenean, berak ere parte hartu du. Musika ona entzun dugu gaur ere: Ruper Ordorika, Kerobia, Lauroba, Revolutionary Brothers donostiarren Are you reagge? lan berria eta The Clash taldearen Revolution rock kantuaren bertsio berria.

kerobia+lauroba etorri gura duzu?

Zuzenean ari gara irratia.com egiten. Baina pentsatu dugu sarrera batzuk zotz egitea, banatzea, partitzea.

Parte hartzea bultzatu asmoz, emaiguzu irrati emankizunari buruzko zure irrintzia.

Debekatuta daude, oso, ondo, txarto, guai, online eta 2.0 berbak erabiltzea.

Positiboago baloratuko ditugu, podcast, nano, rss, japon eta kanpo eleak.

gogoan hartu: ekainak 12, osteguna Bilboko kafe antzokian.

118. saioa: Lauroba eta albisteak 2.0

lauroba Saioa entzuteko HEMEN. Datorren astean irratia.com emankizunaren kontzertuan izango direnez, gaur beraien doinuak entzun eta elkarrizketatu ditugu. Donostiako Lauroba dira. Musika entzuten jarraitu eta aitzakia izan dugu kontzertu ezberdinak aipatzeko. Bilboko kafe antzokia, Larrabetzuko kontzertuak… denetarik. albisteak 2.0 albistegi digitalari ekin diogu ostean. Albiste asko ekarri ditugu Sustatu.com eta Zabaldu.com guneetatik, beti bezala. Gaur ere #basquecamp hizpide hartu dugu, azken xehetasunak.

116. saioa: Xuxen libreago, Basquecamp eta gure kontzertua

kerobia kafe antzokianSaioa entzuteko HEMEN. Aste honetan zabaldu.com gunean jakin dugu zelan Xuxen zuzentzaile ortografikoa liberatu den, albiste ona duda barik. Horregatik Ander Elortondo –Librezale elkarteko kidea, software euskaratzailea- elkarrizketatu gura izan dugu. Xuxen-i buruz berbetan hasi, software librea eta euskarari buruz gero eta Firefox nabigatzailearen 3 bertsioaz bukatu dugu.
Ostean basquecamp ekitaldiari buruz mintzatu gara, barcamp bat zer den, nazioartean daudenak aipatu eta euskaldunok batuko gaituenaren xehetasunak jaso ditugu. Azkenik ekainaren 12an Bilbon izango dugun kontzertuaz mintzatu gara. Irratia.com egiten dugunok, gure entzuleak batu gura ditugu ikasturte amaieran, eta gainera Kerobia eta Lauroba taldeak gurekin izango dira.
Albisteak 2.0 atalarekin bukatu dugu gaurkoan, Belfasteko irrati komunitario bateko doinuak entzunez.

ia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz,

114. saioa: memoria historiko digitala 2.0

gernika gogoanSaioa entzuteko HEMEN. Martxoak 31 taldeak ireki du saioa, 1937ko martxoaren azken egunean Durangon gertatutakoaz akordatzen. Apirilak 26, Gernika. Maiatza, Bizkargi. 1937ko ekaina, Bilbo. Ahaztuak ez ditugun leku eta egunak, garaiak, burrukak. Bertako kide Martxelo Alvarez izango dugu berbalagun.Oroimena lantzen duen elkartea da, gerra zibilari buruz ekitaldiak egiten ari dena, auzolanean, ikerketa, memoria historikoa astinduz, lanean senitartekoekin… Bitartean Oroitzapenerako kantuak diskoko zenbait kantu entzun ditugu.
Albisteak 2.0 atalean berriz, Bilbon burutu berri den jardunaldi hacktibistaren kronika egin digu Txopik.

112. saioa: Hiri kultura eta beste

break on stageSaioa entzuteko HEMEN. Hiri kultura, break dance, hip hop, dantza, musika, skate eta bmx bizikletak, jendea eta gehiago batuko da Bilbon Breakonstage jaialdia dela eta. Imanol Garaizabal (Logela multimedia) sortzaile eta antolatzailearekin aritu gara berbetan jaialdia eta lehiaketaren inguruan. Musika entzuten ari ginela, Guggemheim efektuaren berri ukan dugu. Eliteko kultura, eta lapur handiak.

Musika entzuten jarraitu dugu, Kerobiaren komunikatua aztertu eta Albisteak 2.0 albistegi teknologikoaren ostean, oroimenaren autobusa hartu dugu.

111. saioa: Barkua bete soinu

Manu Chao Argia aldizkarian. Amets ArzallusSaioa entzuteko HEMEN.Gure itsasuntzian, errekan gora eta behera ibili gara. Inoreneroni entzuten hasi gara, Okene taldeko abeslaria elkarrizketatu dugu, Bilboko kafe antzokian eman behar duten kontzertuari buruz berbetan, Fermin Muguruzaren Mirant al cel filmeko Hasperena kantu berria entzun dugu gero, Ruper Ordorikak 10,30etan aurkeztu digu ostean, eta Amets Arzallusek Manu Chaori buruz berba egin digu, izan be Argia aldizkarian abeslari ezaguna elkarrizketatu du. Gure soinuekin, Ibaizabalen murgildu gara, eta Ibaizabal telebista ezagutzeko parada izan dugu, hemen bertan, Bilbon. Internetetik euskaraz emitituko duen herri telebista.
Inoreneroni Bilbon ikusi nahi? Disko berriaren titulua, baxujole berriaren izena, taldearen sorlekua, disketxearen izena eta gure elkarrizketatuaren izena asmatzen dutenek sarrera bana jasoko dute. Apirilak 10, Bilboko kafea antzokian. Beraz azkar ibili. Erantzun bana galdera bakoitzari. Erantzun bat, sarrera bat, pertsona bat. Beraz, bost erantzun dira, bost sarrera. Ea ba!