114. saioa: memoria historiko digitala 2.0

gernika gogoanSaioa entzuteko HEMEN. Martxoak 31 taldeak ireki du saioa, 1937ko martxoaren azken egunean Durangon gertatutakoaz akordatzen. Apirilak 26, Gernika. Maiatza, Bizkargi. 1937ko ekaina, Bilbo. Ahaztuak ez ditugun leku eta egunak, garaiak, burrukak. Bertako kide Martxelo Alvarez izango dugu berbalagun.Oroimena lantzen duen elkartea da, gerra zibilari buruz ekitaldiak egiten ari dena, auzolanean, ikerketa, memoria historikoa astinduz, lanean senitartekoekin… Bitartean Oroitzapenerako kantuak diskoko zenbait kantu entzun ditugu.
Albisteak 2.0 atalean berriz, Bilbon burutu berri den jardunaldi hacktibistaren kronika egin digu Txopik.

113. saioa: josetxo Anitua gogoan, Ruper Ordorika eta Kerobiarekin musikaz

josetxo anituaSaioa entzuteko HEMEN. Cancer Moon taldearen musika entzunez hasi dugu saio berezi hau. Josetxo Anitua musikaria, antzokiko disko jartzailea agurtzeko baliatu dugu. Ruper Ordorika mugalari lanetan kausitu dugu gero Zugarramurdin, eta luzaz aritu gara 10:30etan diskoaz, musikaz, Interneti buruz… eta saioa amaitu aurretik, Irunean Kerobiako lagunak. Disko berri bat plazaratu behar dute aurki, webgune berritua, kantuak libreki zabalduko dituzte, SGAE lagata. Eduki interesgarriak egungo musikagintzaz, duda barik.
Albisteak 2.0 ostean, Atom Rhumba eta Josetxo Anituaren kantua entzun dugu, Noizpop disketxeko webgunetik zuzenean.


112. saioa: Hiri kultura eta beste

break on stageSaioa entzuteko HEMEN. Hiri kultura, break dance, hip hop, dantza, musika, skate eta bmx bizikletak, jendea eta gehiago batuko da Bilbon Breakonstage jaialdia dela eta. Imanol Garaizabal (Logela multimedia) sortzaile eta antolatzailearekin aritu gara berbetan jaialdia eta lehiaketaren inguruan. Musika entzuten ari ginela, Guggemheim efektuaren berri ukan dugu. Eliteko kultura, eta lapur handiak.

Musika entzuten jarraitu dugu, Kerobiaren komunikatua aztertu eta Albisteak 2.0 albistegi teknologikoaren ostean, oroimenaren autobusa hartu dugu.

111. saioa: Barkua bete soinu

Manu Chao Argia aldizkarian. Amets ArzallusSaioa entzuteko HEMEN.Gure itsasuntzian, errekan gora eta behera ibili gara. Inoreneroni entzuten hasi gara, Okene taldeko abeslaria elkarrizketatu dugu, Bilboko kafe antzokian eman behar duten kontzertuari buruz berbetan, Fermin Muguruzaren Mirant al cel filmeko Hasperena kantu berria entzun dugu gero, Ruper Ordorikak 10,30etan aurkeztu digu ostean, eta Amets Arzallusek Manu Chaori buruz berba egin digu, izan be Argia aldizkarian abeslari ezaguna elkarrizketatu du. Gure soinuekin, Ibaizabalen murgildu gara, eta Ibaizabal telebista ezagutzeko parada izan dugu, hemen bertan, Bilbon. Internetetik euskaraz emitituko duen herri telebista.
Inoreneroni Bilbon ikusi nahi? Disko berriaren titulua, baxujole berriaren izena, taldearen sorlekua, disketxearen izena eta gure elkarrizketatuaren izena asmatzen dutenek sarrera bana jasoko dute. Apirilak 10, Bilboko kafea antzokian. Beraz azkar ibili. Erantzun bana galdera bakoitzari. Erantzun bat, sarrera bat, pertsona bat. Beraz, bost erantzun dira, bost sarrera. Ea ba!

110. saioa: Kazetaritza: teknologia, erabiltzaileak | OOXML standarra

ooxml micro$oft ISOSaioa entzuteko HEMEN. Saioari zenbaki binarioa egokitu zaio. Etorkizuneko kazetaritza, teknologia eta erabiltzaileen esku irakurri dugu eta gaiari gure iritziak eman ditugu saioa hasteko. Horrez gain, aurreko saioan aipatu bezala, 10 FONera zozketatu eta banatu ditugu. Saioaren amaiera aldian OOXML formatuaren gaineko eztabaida izan dugu hizpide. ISO izendapena jaso behar duela eta, sarean dagoen eztabaidaren berri eman dugu. OOXML formatua standarra ez dela aldarrikatzeko eskaera ere sarean dago.