Hiru gonbidatu izan ditugu irratsaioa egiteko orduan: Iruñeatik, Euskalerria irratiko teknikari Ibon Gaztanbide; urte luzetan Euskadi Irratiko esatari izandako Susana Mujika kazetariarekin mintzatu gara gero; azkenik Hondartza parean harrapatu dugu Makala disko jartzaile eta musikaria.
Argazkiak.org | irratigintza euskalduna © cc-by-sa: gaztelumendi
Irratia bizitzeko eta egiteko hiru modu ezberdin eta interesgarri erakutsi digute Ibon, Susana eta Mikelek.
Entzun gura baduzue:
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Etiketaren artxiboa: teknologia
143. saioa: Korrika 2.0 eta gauzen Internet
Korrika 2.0 Gaur ere Korrikara jo dogu. Orozkotik Baranbiora bidean zen orduan euskararen aldeko martxa, eta Kimetz Arana Trapagarango (Meatzaldea) euskaltzalearekin zuzenean hitz egin dugu. Tuteran hasi eta Gasteizera bidean bizitakoaz mintzatu zaigu bera. Gogoeta interesgarriak, bertatik bertara izandakoak.
Korrikaren alde teknologikoari buruz berba egin dugu Benito Fiz (bontxi) AEK-ko gizonik mutilmediarenarekin. Korrikak zelan bizi dituen Internet garaiak azaldu dizkigu, darabilten teknologia eta aurten egin dituzten saiakera berriak. Adi adi entzun dugu Benito, beste behin.
Gauzen Internet kolaborategia
Bilkura egin zuten aurreko igandean han, Andoainen. Gauzen Internet aztertzea, ezagutzea, ikertzea, asmatzea zuten helburu. Eta kronika eta azalpenak eskaini dizkigu Joxe Rojas adiskideak. Ondo ulertu diogu, entzuleek ere parte hartu dute, eta adibide asko joan da gainera.
Musika amaiera. Saioa ohi bezala musikarekin amaitu dugu, hiru elkarrizketa labur baina interesgarri egin ostean. Gurean Ibonek oso musika eta kantu onak hautatzen dituelako saiorako. Saioa entzuteko HEMEN.
135. saioa: AnHitz estudioan
Saioa entzuteko HEMEN.
AnHitz izan da gurean. Neska euskaldun baten ahotsarekin, euskaraz mintzo den zientzia eta teknologiari buruzko errobota da Anhitz. Oso interesgarria iruditzen zitzaigun gaurko saioa, eta Igor Leturiaren laguntzagaz (Elhuyar i+g) , oso elkarrizketa interesgarria egin dugulakoan gaude. Twitter eta facebook bidez ere jarraipena izan du gaurkoak, eta alde horretatik oso pozik gu.
Albisteak 2.0 albistegi digitalean puntuEUS elkartearen sorrera, ARGIA saria Librezale ekimenari eta beste. Saio konpletoa, barreak, algarak, zientzia eta teknologia, sexua eta umorea.
123. saioa: Basquecamp-2 hizpide Ttirritt blogariarekin
Saioa entzuteko HEMEN. Lapurdin burutuko da asteburuon Basquecamp edizio berri bat. Euskaldunok batzeko barcamp bat alegia. Eta gu BeheNafarroako Ortzaizera joan gara skype bidez, ta bertan kausitu dugu Ttirritt gure adiskidea. Basquecamp honetako antolatzaile taldean ibili da bera, eta ekitaldiaz ez ezik mintzatu gara Ipar Euskal Herriko Interneteko egoeraz, webgune eta proiektu berriei buruz –radiokultura.com, Kazeta.info, Kanaldude…- eta oso solasaldi atsegina eskaini digu ortzaizearrak.
110. saioa: Kazetaritza: teknologia, erabiltzaileak | OOXML standarra
Saioa entzuteko HEMEN. Saioari zenbaki binarioa egokitu zaio. Etorkizuneko kazetaritza, teknologia eta erabiltzaileen esku irakurri dugu eta gaiari gure iritziak eman ditugu saioa hasteko. Horrez gain, aurreko saioan aipatu bezala, 10 FONera zozketatu eta banatu ditugu. Saioaren amaiera aldian OOXML formatuaren gaineko eztabaida izan dugu hizpide. ISO izendapena jaso behar duela eta, sarean dagoen eztabaidaren berri eman dugu. OOXML formatua standarra ez dela aldarrikatzeko eskaera ere sarean dago.