Kategoriaren artxiboa: Euskal irratiak

Korrikaren amaiera zuzenean Bilbotik

Bilbo Hiria irratiak Korrikaren Bilboko ibilbidea eta amaiera jarraituko ditu datorren igandean, zuzenean egingo duen irratsaio berezi baten bidez. Martxoaren 20an amaituko da Korrika 14 Bilbon, 12:30ak aldera Arriaga antzokiaren parean, baina Bizkaiko hiriburuan 9:00etan sartuko da Zorrotza auzotik eta, orduz gero, auzorik auzo ibiliko da botxoan. Bilbo Hiriak ibilbide hori guztia jarraituko du, ia lau ordu iraungo duen irratsaio oso berezi baten bidez. Iparraldeko euskal irratiek eta Hala Bedik ere emango dute irratsaio hau zuzean aldi berean.
Jarraitu Korrikaren amaiera zuzenean Bilbotik irakurtzen

Korrikaren hasiera zuzenean Orreagatik

Arrosa ekimenean bildutako Euskal Irrati anitz ari dira une honetan Korrikaren abiatze ekitaldia igortzen zuzenean, batzuk Interneten bidez, hain zuzen ere. Besteak beste, Zintzilik (Orereta), Hala Bedi (Gasteiz) eta Gure Irratia (Baiona) ari dira 18:00etatik zuzenean Korrika 14 honen hasiera emititzen, Iparraldeko euskal irratien seinalea hartuz eta zabalduz. Bilbo Hiria irratiak ere igorriko du emanaldia, 19:00etatik aurrera.