Aspaldi sortu zen Lapurdiko irrati hau. Gaur egun, Ipar Euskal Herriko irrati euskaldunen artean, indartsuena da. Bizia da, eta horretarako entzutea besterik ez dago. Euskalduntasunaren ikuspegi modernoa eta erromantikoa batera uztartzen ditu. Aspaldi, Internetetik ere entzun daiteke eta ordu gozoak eskaintzen ditu.
Gustura entzuten dugu, egia esan behar bada. Eta mugak hausteko, Internet tresna ezin hobea dela erakusten du. Ez da dudarik horretan.
Goizeko magazinea adi jarraitzen dugu, oren erdiro albisteak lantzen dituzte, elkarriketatutekin kalaka luzeak egiten dituzte, eta arratsaldeko saioetatik nabarmentzekoa da Xano musikariak egiten duena. Musika berria lantzen du. Gomendagarria oso.