irratia.com-ek bost urte

Bihar bost urte beteko dira irratia.com proiektua abian jarri genuenetik. Ez dugu hemen berriro gure ibilbidea kontatuko, bai gogoeta bat proposatuko. Euskalgintzaren baitan teknofilia sustatzeko asmoz aritu gara, hori zen gure helburua. Denbora honetan ez gaitu gehiegi kezkatu Euskal herrian Internet erdaldunaren aitzinamenduak, bai ordea euskararen munduarenak, gure hizkuntzak XXI. mendean planeta honetan iraun nahi badu tresna berriak eta sareak erabiltzen jakin beharko duela, aro teknologikoan moldatu beharko duela bizirik iraungo badu.

Leloa ere asmatu genuen orduan: “Euskal kultura digitalizatu, kultura digitala euskaldundu”, une hartan oso kezkagarria iruditzen baizitzagun euskararen munduak teknologia berrien arloarekiko zuen jarrera uzkurra eta, beste hizkuntza komunitate batzuen ondoan, somatzen ari ginen atzerapenak gure hizkuntzaren bihar-etziko biziraupena benetan kinka larrian jartzen zuela. Euskara teknologia berrien trena galtzen ari zen.

Bost urte geroago egoera aldatu da, ezberdina da… Noraino? Akaso ez orduan bezainbat larri eta gordin, baina atzerapena egun ere somatzen da, gurea Europako zenbait herrialde eta hizkuntza komunitaterekin alderatuz gero. Gauzak egin dira, eduki gehiago dago, blogosfera agertu eta hedatu da, gero eta internauta gehiago konektatzen dira… Euskaraz nabigatzen dute? Sortzen dute?

Beste herri eta hizkuntza batzuetan ere badira blogosfera indartsuak… Gurea nolakoa da besteen ondoan? Zer uste duzue zuek?

4 erantzun “irratia.com-ek bost urte” bidalketan

  1. Galdera sakonak doktore tesia egiteko beste emanten dutenak. Azken boladan, baikor gabiltzala dirudi: badirudi euskarak garaiz harrapatu duen lehenengoko fenomeno informatiko-mediatikoa dela blogintzarena zioten atzo .

    Iaztik ona asko indartu bada ere, nik uste oraindik hastapenetan dagoela euskal blogosfera. Konparaketak egitea oso zaila da: Iraken baino hobeto, AEBetan baino ahulago 🙂

    Baina, “Euskal kultura digitalizatu, kultura digitala euskaldundu” lelo horren inguruan etorkizuna kezkatzen nau, eta seguruenik blogosferaren osasuna bezain garrantzitsuak diren beste faktore batzuk daude: eskoletan gaia ondo lantzea, irakasleak prestatzea, “eten digitalari” aurre egiteko neurriak hartzea, liburutegi eta artxibo digitalak martxan ipintzea, kultur sortzaileak digitalizatzen lagundu, … eta abar, eta abar.

    Hau da, apur bat prospektiba eginez, lehendabizi etorkizuneko euskal kultura digitalean eragina izango dituzten faktore garrantzitsuenak identifikatu (batzuk baino ez ditut aipatu goian), eta behin identifikatu ondoren, faktore horiek lantzeko estrategiak martxan ipini behar direla iruditzen zait.

    ederra roiloa….

    Zorionak!!

  2. mmm…nire ustez duela 5 urte Euskal Herriko internautek ez zuten irratia.com behar bezala erabiltzen eta gozatzen jakin…horrek ezkortasunera narama…nik uste, Azti Begiak, nortasunari dotore eusten badio halaber, duela bost urte galdutako aukera hura ahazteko gaitasuna erakutsiko duena.

    Bide batez, Zorionak goiburuko irudiagatik!!! Ikaragarri atsegin dut… 🙂 Guztia ezin gorrotatu batzuetan.

Iruzkinak itxiak daude.