27. saioa: Musika albiste eta elkarrizketak

Mikel Unzurrunzaga Makala Hondartzan lanarekin irratia.com saiora etortzekotan zen, baina Zugarramurditik bueltan, kotxeak matxura izan du. Pena. Hurrengoan izango da gurekin. Metak disketxearekin bere bakarkako lana kaleratu du Zarautzko musikari, disko jartzaile, promotore eta surflariak. Reggae musikatik hasi, eta dantzarako aproposak diren doinu mordo bat bildu ditu bere lanean. Bere diskoko kantuak entzun ditugu, eta musika beltzaz gozatu dugu.

Entzun eta Berri Txarrak
Entzun aldizkariaren 45. zenbakia izan dugu eskuartean, eta aldizkaria goitik behera errepasatu dugu. Arreta berezia jarri diogu Berri Txarrak taldearen Jaio. Musika. Hil diskoari.

Musikherria
Euskal Herriko musika talde eta musikazale askoren ekimenez Musikherria disketxe autogestionatua sortu da. Horretaz berba egin dugu Gorka eta Ikerrekin, Musikherria proiektuko partaideekin. Solastu gara musikaz, eredu libreetaz, disketxea sortzeko arrazoietaz… eta aurrerantzean izango diren ekimenen aurrerapena egin digute.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 22 MB).

Iruzkin bat “27. saioa: Musika albiste eta elkarrizketak” bidalketan

  1. Aupa Patxi, Jabi. Betidanik bezala zeure programa oso interesgarria iruditzen zait. Bitakora disenua gustatzen zait ere guztiz desberdina pasaden disenua. Nire uztez pasaden disenua gustatzen zitzaidan gehiago baina bakarrik da nire iritzia. Koloreak badaude gustokoenak. Segi horrela mila esker denagatik. Agur Jaime

Iruzkinak itxiak daude.