Saio zaharrak (eta podcast berriak) entzungai

Aupa, oporretan gaude, ekainaren 14az gero. Hala ere, egunotan lanean ibili gara eta gure lehenengo irratsaioa berreskuratu ahal izan dugu. Sarean ezarri dugu entzungai 2004ko abenduaren 14ko saioa, estreinakoa, eskuratu eta entzun dezazuen. Halaber, maiatzaren 10eko eta maiatzaren 31ko irratsaioak ere berreskuratu ahal izan ditugu (asko kostata). Zuen gustokoak izatea espero dugu. Era berean, ezin aipatu gabe utzi euskarazko beste podcast baten agerpena. Gorka Juliok egiten duen Teketen i-rratsaioaren lehenengo emanaldia (MP3 artxiboa) entzungai dago bere bitakoran. Ea laster gehiago entzuterik daukagun!