Basque Electronic Shepherds' Meeting

irratia.com 10 urtez

Written by ptx on 2010UTCk2010 Azaroak 1 – 12:54 pm -

2000. urteko azaroaren 1ean egin genuen gure lehen saioa. Irratia euskaraz Internet bidez, eta zuzenean. Lehen aldiz euskaraz, Euskal Herrian.


  • Ez zegoen euskarazko irratirik Internet bidez entzuterik.
  • Herrialdez, edo herri mugatik gaindi ez ziren entzuten ahal irrati libre eta euskaldunak.
  • Podcast saiorik ez zegoen sarean, iTunes ere ez zuen asmatu Steve Jobsek zuzendutako Apple faktorian.

Orain Euskal Herriko irrati gehienak entzun daitezke sarean, -azkenak izan dira irrati publikoak, baina hoiek ere hasi dira ez da gutxi-. Irrati libreak sarean kordinatzen dira Arrosaren bitartez, info7 bezalako irratia sortu da sarean bertan….

Mila esker, bide honetan lagun izan zaituztegun irrati, teknikari, musikari, lagun, elkarrizketatu, entzule eta gainerakoak…

irratia.com zaharra | Hasierako saioak eta html webgunea
irratia.com bloga | Bloga eta podcast aroa

To Shoot an Elephant proiektatuko dugu astelehenean

2010UTCk2010 Urtarrilak 13 – 2:03 am

Duela urtebete, Gazan, "berun urtua" operazioan 1.400 inguru palestinar hil zituen Israelek, atzerriko kazetariak kanporatu ostean. Jazotakoak barrutik ikusi eta grabatu zituen Alberto Arcek. Bertan geratutako lekuko bakanetakoa dugu bera, ...

165. saioa: 2010 urtea ON abiatu dugu

2010UTCk2010 Urtarrilak 11 – 9:37 pm

#Asel askatu esanez eta Fermin Muguruza eta Manu Chaoren Maputxe kantuagaz abiatu dugu 2010eko lehen saioa. Ozen eta argi. Podcast hau ere, Txilen edo Euskal Herrian libre entzun dezan abeslari, ...

egunkarialibre.info irrati saio berezia

2009UTCk2009 Abenduak 17 – 5:00 pm

Abenduaren 19an manifestazio nazionala Bilbon. irratia.com eta egunkarialibre.info auzolanean. Bilbo Hiria irratitik zuzenean arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Manifestazioa, iritziak, Egunkariako auzipetuak, elkartasuna, jendea, irrintziak, oihuak, salaketa, elkartasuna, kalea, mobilizazioak, argazkiak, irudiak, zuzeneko ...

163. saioa: Xabier Amuriza eta badok.info

2009UTCk2009 Abenduak 16 – 10:59 am

Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalaren biharamunean, Maialen Lujanbio txapeldunaren agurrarekin abiatu dugu saioa, eta Mikel Laboaren doinuekin. Eta Xabier Amuriza izan da gurean, txapelketaz berba egin dugu lehenengo, bertsolaritzaz, emakume ...

162. saioa: Sahararen aldeko musika librea eta albiste digitalak Teknoflash saioan

2009UTCk2009 Abenduak 1 – 5:03 pm

Argazkiak.org | bi herri, irrintzi bat. Musikherria / Sahara © cc-by-sa: irratia.com Musikherria disketxekoek elkarlanean burutu dute azken disko hau. Sahararen aldeko lana burutu dute talde ezberdinek. Horko doinuekin abiatu ...

161. saioa: Mapa libre batean kultura aurkitzen

2009UTCk2009 Azaroak 25 – 2:25 pm

Argazkiak.org | Bilbo OpenStreetMapen 2007/07/01 © cc-by-sa: garaolaza Open Street map ezagutzen duzu? Munduko mapa librea da, wikipedia egiten den bezala osatzen ari den mapa. Euskal Herria ez dakigu esistitzen den, ...

160. saioa: Xabi Zura gure artean

2009UTCk2009 Azaroak 16 – 8:47 pm

Xabi Strubell musikari, sortzaile eta blogaria izan da gure artean, Zura taldearen agur eta azken txanparen aitzakian. Musikak, poesia, sorkuntza, sare sozialak, Internet, blogak hartu ditugu hizpide. Berak sortutako ...

159. saioa: Firefox nabigatzaileak 5 urte

2009UTCk2009 Azaroak 9 – 9:50 pm

Firefox nabigatzaile libreak 5 urte bete dituela eta, saio berezia egin dugu. Librezale.org ekimeneko Julen Ruiz Aizpuru izan da gurean, firefoxen lokalizazio eta garapenei buruz berbetan. librezale.org mozilla fundazioa firefox 5 ...

158. saioa: Ubuntu 9.10 berriaren inguruko esperientziak

2009UTCk2009 Azaroak 3 – 4:17 pm

Ubuntu 9.10 sistema eragile librea hartu dugu hizpide, azken argitarpenetik egun bakar batzuetara.  Irratira Josu Orbe irakaslea gonbidatu dugu, eta Ubunturen gaineko xehetasunak, bitxikeriak eta azalpenak eman dizkigu. Bere ...

157. saioa: Xiberoko Botza, Santimamiñe garaiko Internet eta albisteak 2.0

2009UTCk2009 Urriak 27 – 8:17 am

Xiberoko Botza irrati euskalduna izan dugu hizpide: Joanes Etxebarria irrati esataria eta webgune berrituko arduraduna aritu da gurekin hizketan. Irratia.com emankizunean xiberuraz aritu da bera, eta Interneteko aukerak ...

Astelehenero zuzenean

zuzenean entzunAstelehenero 18:00-19:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every monday 18:00-19:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Zuzeneko seinalea entzuteko sakatu hemen (128 Kbps stereo).

Bilatu hemen: