Kategoriaren artxiboak: Gurean asteon (podcast)

Asteroko saioa, astearteetan Bilbo Hiria irratian egiten duguna, gerora podcast moduan sarean eskuragarri jartzen duguna.

159. saioa: Firefox nabigatzaileak 5 urte

Firefox nabigatzaile libreak 5 urte bete dituela eta, saio berezia egin dugu. Librezale.org ekimeneko Julen Ruiz Aizpuru izan da gurean, firefoxen lokalizazio eta garapenei buruz berbetan.

Saioaren bigarren zatian Berlineko harresiarekin lotura duten kantuak entzun, komentatu eta bertsolari txapelketan murgildu gara.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

158. saioa: Ubuntu 9.10 berriaren inguruko esperientziak

Ubuntu 9.10 sistema eragile librea hartu dugu hizpide, azken argitarpenetik egun bakar batzuetara.  Irratira Josu Orbe irakaslea gonbidatu dugu, eta Ubunturen gaineko xehetasunak, bitxikeriak eta azalpenak eman dizkigu. Bere Ubuntu Basque Experience bloga alde horretatik edukiz jositako webgunea da. Entzuleek ere #ubuntu11 etiketa erabilita, bere esperientziak kontatu dizkigute twitter bidez.


Argazkiak.org | ubuntu 9.10 © cc-by-sa: gaztelumendi

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

157. saioa: Xiberoko Botza, Santimamiñe garaiko Internet eta albisteak 2.0

Xiberoko Botza irrati euskalduna izan dugu hizpide: Joanes Etxebarria irrati esataria eta webgune berrituko arduraduna aritu da gurekin hizketan. Irratia.com emankizunean xiberuraz aritu da bera, eta Interneteko aukerak aztertu ditugu berarekin. Egun, irrati euskaldun hori egiteko Internetek eskaintzen dizkien aukerak zehaztu ditu Etxebarriak.

Saioaren bigarren zatian, musika aditu ondoren geocities zena zelan desagertuko den komentatu dugu. Interneten historian, euskarazko lehen webguneak kasu, gogoratzeko parada izan dugu. Ostean asteroko albistegi digitalari –Albisteak 2.0– ekin diogu.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

156. saioa: #iGaur Internet Gaur solasaldia

Internet Gaur galdetu diegu gure solaskidei: Maite Goñi, Gorka Julio Teketen eta Adur Larrea izan dira gurean, ikasturteari hasiera emanez. Erronka berriak, arriskuak, aukerak eta kezkak izan ditugu hizpide. Liburu elektronikoa, sare sozialak, ikusentzunezkoak… aipagai. Irratia.com erabiltzaileek ere #iGaur etiketarekin parte hartu dute lehen saio honetan. Aurrerantzean astero tag bat proposatuko dugu, gure artean berba egin eta elkarrizketa digitala sortzeko helburuarekin.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.


EHZ irratia.com zuzenean Heletatik

EHZ herri bat zuzenean

ehz
Euskal Herria Zuzenean
zuzenean bizi eta gero, aurtengoan saioa egin dugu Heletako plazatik bertatik. Info7 irratiaren estudioan izan gara gu ere, eta irratia.com berezi bat egin dugu, orain podcast bezala aurkezten dizueguna.

Festibaleko hiru egunen errepasoa, musika, ekitaldiak. Jaialdiaren bilana egin digu Eneritz Zabaleta antolatzaileak, eta zuzeneko jarraipenean arreta berezia jarri dugu. Besteak beste EHZ festibaleko webmasterra den Peio Etxegoin izan da gurean, zuzenean.  dugu zuzenean.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

irudiak: ehz-festibala.com

155. saioa: Maule, Heleta eta Hendaiatik musika kontuekin

ehz Gure azken saioa egin dugu zuzenean. Musika aitzakia hartuta bidaia polita egin dugu. Maulen hasi gara, Zaramaren doinuekin, asteburuan burutzekoa den jaialdiaren kontura. Zuberoatik Behe Nafarroara, izan be Euskal Herria Zuzenean jaialdia Heletan burutuko da aurten. Bertako berri eman digu EHZ festibaleko antolatzaile Izarnek. Aurtengo jaialdiaren berri eduki eta The Sparteens taldea ezagutzera jo dugu, ye ye eta twist doinuak Hendaiatik. Gure azken geltokia izan da Lapurdikoa.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

irudia: ehz-festibala.com

OHARRA entzuleei: Euskal Herria Zuzenean festibalaren karietara emankizun berezia egingo dugu zuzenean info7 irratiarekin batera uztailak 5 (igandea) arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Emankizun berezia Hatortxu rock jaialdian

Irrati emankizun berezia egin dugu Hatortxu rock jaialdian. Elkartasuna, musika eta irrati saioa uztartuz, irratia.com ere Lakuntza (Sakana Nafarroa). Hatortxurock.org gunean jaialdiari buruzko informazioa lau haizetara hedatzeaz gain, multimedia eremuan ere ekimen asko sortu dira: telebista, irratia, argazkiak, bideoak…

Jaialdian parte hartu duten taldeen doinuak, atzerriko musikarien kantuak… irratsaio solidario digital honetarako.

Hatortxu irratiko saioa entzun gura baduzue: HEMEN

153. saioa: Adierazpen Askatasuna hizpide

adierazpen askatasuna Adierazpen askatasuna hitz potoloa da, berba handia. Guk aurreko asteburuan Norvegian burutu den nazioarteko foro bat aitzakitzat hartuta, bertan egondako Lutxo Egia kazetari eta idazlea gonbidatu dugu gurera. Oslon bizitakoa, hango gaiaik, nazioarteko egoera eta Euskal Pen Klubak egiten duen lana ere aipatu digu. Tartean zenbait proiektu interesgarriren berri jaso dugu: icorn.org (international cities of refuge network), expressionforum.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

irudia: expressionforum.org

152. saioa: nickdutnik saioaz berbetan

nickdutnik saioko lantaldeko bi kazetari izan dira gurean. Sara kazetari eta erredaktorea eta Arantza aurkezlea. Webtv, telebista, Internet hartu ditugu hizpide eurekaz. Musika ere entzun dugu, gure elkarrizketatuen eskariz.
Saioaren amaiera aldera Albisteak 2.0 sareko albistegi digitala egin dugu. Aktualitatea, Internet, albisteak eta komentarioekin.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

argazkia: nickdutnik.com

151. saioa Kerobia eta musika askorekin ospatu dugu

Bilbo Hiria irratian egiten dugun 151. saioa edo podcasta izan da gaurkoa. Eta guk musikarekin ospatu dugu, Interneteko berriren bat eman, eta dantzan jarri gara zenbait momentutan. Kerobia taldearen papera eta kartoia lana hartu dugu hizpide taldeko Mikelekin. Bateria agortu denean, erritmoak jarraitu du. Gurekin ospatu gura baduzu, eman play teklari, jarri martxan zure entzungailu ttikia.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

argazkia: cc lizentziarekin roujo