Etiketaren artxiboak: salaketa

132. saioa: Palestinarekin elkartasuna

Saioa entzuteko HEMEN.

2009. urte hau zelan hasi dugun kontatzea alferrikakoa da. Badira hiru aste Gazako herritarrak, palestinarrak, hiltzen ari direla. Israeldar hegazkin, tanke, bonba eta tiroen eraginez hilak ere. Guk, irratian musika eta hitza uztartuz gure elkartasuna igorri gura izan dugu hara. Euskal Herritik Palestinara. Sarea eta uhinak kanaltzat hartuta.
Fermin Muguruzak musika proposamenak igorri zizkigun, DAM, Palestinar raperoak eta Gaza Calling kantua besteak beste. Imanol Muruak Palestina zauritua liburua hartu du hizpide, argitaratu eta 10 urte beranduago. Ibai de Castrok Palestina hesien zirrikituetatik dokumentala eta brigadistaren ikuspegia eskaini dizkigu. Mezuak jaso ditugu sarean, irudiak zabaldu dira… eta sare sozialak, elkartasuna eta salaketa uztartzeko baliatu ditugu. Beste behin.
Orain, sarea baliatuko dugu emankizuna zabaldu eta hedatzeko ere. Horretan lagun izango zaitugulakoan, mila esker guztioi.