125. saioa: irratia.com atzo, gaurko musika eta Internet bihar

Saioa entzuteko HEMEN.
irratia.com the art of radio2000. urteko azaroaren lehenean sortu genuen irratia.com euskarazko lehen irrati digitala. Fermin Muguruza elkarrizketatu genuen orduan FM 99.00 dub manifest lana plazaratu berri zuela. Asmathic lion sound system argitaratu bezperetan ospatu dugu urteurrena. Hasieratik entzule dugun Mr Snoid lagunak kantu aukeraketa bat egin digu. 8 kantu jarri ditugu. Eta mintzatu gara musikaz. Gaur.
Biharko Internet hartu dugu hizpide gero, Gorka Julio Teketen blogariarekin.  5 ezaugarri nagusi izango dituela aipatu digu; multimedia, ubikoutasuna,  deszentralizazioa, semantikoa eta soziala.

124. saioa: Kazeta.info solasgai

Kazeta.infoSaioa entzuteko HEMEN.
Agerkari digitala da Kazeta.info eta bertako eduki sortzaile den Maite Ubiriarekin mintzatu gara. Ipar Euskal Herriko aktualitatea, Internet, sarearen aukera izan ditugu hizpide. Hasieratik oso proiektu interesgarria iruditu zaigu, eta sortu zenetik hiruzpalau aste igaro ez badira ere, gurean mintzatu gura izan dugu Kazetari buruz.
Albistegi digitalari ekin diogu ostean, Jakintza ikastolakoen bideoa entzun eta musika librearekin amaitu dugu. Saioa hasteko zein bukatzeko Manu Chaoren kantuak jarri ditugu, bere lehen garaietako Le Hot pants taldea eta bere azken lana.

123. saioa: Basquecamp-2 hizpide Ttirritt blogariarekin

basquecamp-2 BidartenSaioa entzuteko HEMEN. Lapurdin burutuko da asteburuon Basquecamp edizio berri bat. Euskaldunok batzeko barcamp bat alegia. Eta gu BeheNafarroako Ortzaizera joan gara skype bidez, ta bertan kausitu dugu Ttirritt gure adiskidea. Basquecamp honetako antolatzaile taldean ibili da bera, eta ekitaldiaz ez ezik mintzatu gara Ipar Euskal Herriko Interneteko egoeraz, webgune eta proiektu berriei buruz –radiokultura.com, Kazeta.info, Kanaldude…- eta oso solasaldi atsegina eskaini digu ortzaizearrak.

122. saioa: Danbaka musika lehiaketa eta Piztu Gasteiz

piztu gasteizSaioa entzuteko HEMEN. Musika, rockanrolla, bakarlariak, sarean eta eskenatokian, Danbaka lehiaketa berriz ere martxan da. Aurreko edizioko CD-DVDa entzun eta ikusten dugun bitartean, kontzertuetara joan gaitezke eta talde berrien inguruko albisteak irakurri ditzakegu. Bideoak ikusi. Hori eta askoz gehiago da Danbaka. Eta guzti hori azaldu digu Iker Barandiaran kazetari eta musikazale amorratuak. Danbaka

Albisteak 2.o
Atik hasi –argia.com irudi eta izen berria- , b-rekin jarraitu beta.eitb.com, bota, ikasten, ple, zabaldu.com z-tarekin amaitu dugu albistegi digitala.

Piztu Gasteiz
Eta musikarekin jarraitu dugu albistegiaren ostean. 80. hamarkadara jo dugu, eta Gasteizko Hala Bedi irratikoNagore gonbidatu dugu. urriaren 11arekin, zapatuz, Piztu Gasteiz jaia izango baita Gasteizko alde zaharrean. Ibilbidea proposatu digu, ekitaldiz betetakoa gainera.
Eta gaur ere, musika librearekin agurtu dugu saioa, magnatunes.com gunetik ekarritako cc lizentziadun kantu elektroniko bat: Ambient Teknology.

121. saioa: software librea nahi dugula esanez hasi gara

software librea Saioa entzuteko HEMEN. Itzuli gara, barriro be estudioan sartuta, ordenadoreak piztu eta barra barra bota ditugu udatik gorde ditugunak. Eta hasi, software librearekin abiatu gara. Txopi izan da gugaz, kanpaina berria aurkeztu eta software librearen onurak aipatuz.
Krisia aipatzen duen BAP!en kantua jarri du gero Ibon teknikariak, krisiaz mintzatu gara gu ere, kapitalismoaren krisiaz eta gezurraz, Bartzelonako hainbat kontu gurera ekarriaz.

Albisteak 2.0
Informazioa albisteek ere egiten dutelako, gure albistegi digitala du gure emankizunak. Hemen eta han gertatzen dena, azkar azkar kontatzeko. Eta guk arrapaladan bota ditugu gure albisteak. Gehiago ere sortuko ditugun esperantzaz.

Eta musika librea ere izan da gurean, gaurkoan Musikherria disketxeagaz diskoa atera berri duen Itziarren semeak taldea.

play teklari emateko prest?!

irratia.comUrriarekin jarriko dugu martxan irratia.com euskal irrati digitalaren emankizunen aro berria. Orain arte bezala, Bilbo Hiria irratiko estudioetatik emankizuna zuzenean eskaini eta Internet bidez mundu osoan entzun ahal izango da.

Badira zortzi urte euskarazko irrati emankizun digitalak egiten hasi ginenetik, eta oraindik gogotsu gaude Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendi . Teknikari lanetan eta diskoetako kantuak aukeratzen aldamenean dugu Ibon Burgoa laguna ere.

Irratigintza berriaren aroan, podcasting-a egiteko gogotsu. Sintonia jartzen den unetik gure twitter jarraitzaileak alboan ditugula jakinik, beraien eskaerak, iritziak, galderak eta erantzunak irakurri ohi ditugu saioan, zuzenean. Ohiko egitura izango du aurten ere. Saiatuko gara astero elkarrizketa ezberdin bat sartzen gutxienez, musika, kultura digitala, teknologia berriak, irratigintza…

Horrez gain Albisteak 2.0 atala mantentzen dugu eta saioaren bukaera aldera beti jarri ohi dugu musika librea.

Euskal Herriko zenbait irratitan

Dagoeneko jaso ditugu dei eta mezu batzuk Euskal Herriko irrati ezberdinetatik. Eta aurten ere, hainbat irratitan hedatuko dituzte gure copyleft eduki hauek.

  • Info7 irratia
  • Hala Bedi irratia
  • Bilbo Hiria irratia
  • Eguzki irratia
  • Uhinak irratia

…eta zuen irrati librean ere, libre.

Beraz badakizue, irratia.com emankizuna Bilbo Hiria irratitik, asteazkenetan 13:00etan zuzenean (FM 96.0). Eta online gure www.irratia.com gunetik.