95. saioa: Audience eta deabruak teilatuetan

Saioa entzuteko HEMEN. Disko ekoizpenak barra barra ari dira argitaratzen. Asko dago aukeran, eta guk bi talde gonbidatu ditugu gaurkoan. Estudioan izan ditugu Audience eta gero deabruak teilatuetan entzun dugu, beraiekin izan gara. Noizpop disketxeak plazaratu du Gernikakoen lana, Bonbereneak karrikaratu du Tolosakoena.

Hannot eta Gaizka beraien kitarrekin etorri zaizkigu estudiora, eta zuzenean eskaini dituzte lau kantu. Guk hizpide hartu dugu beraien trying wings on roots diskoa. Lau urte egon dira isilik, lanean, baina zuzenean askorik jo barik. Baina gogotsu dira orain eta gogotsu etorri zaizkigu saiora, gitarrak hartuta. Gure estudioan bertan diskoko hainbat kantu jotzeaz gain, bideoan grabatu dugun Neil Young-en bertsio honen oparia eman digute, ea gustatzen zaizuen.

94. saioa: Gaztesarea eta zentsura hizpide hartuta

Esta web está en contra do peche de Aduaneiros sem FronteirasSaioa entzuteko HEMEN. Madrilerako itzulia egin behar izan dute Gaztesarea eta Kaskagorri Bilboko konpartsak. Kaskagorrik Bilboko jaietan presoen argazkiak erakutsi eta Gaztesareak Kaskagorriren gunea bere zerbitzarian omen daukalako. A ze delitua! Horretaz mintzatu gara Gaztesareako kide batekin. Umorea ere galdu ez dugunez, Kas batzuk edateko profitatu dugu saioa. Saioarekin jarraitzeko, Galizian eman berri den beste zentsura kasu bat hartu dugu hizpide Aduaneiros sem fronteiras gunearena hain zuzen.

Albisteak 2.0 tartean, albiste teknologiko berrienak ekarri ditugu uhinetara: niretv.com, munduko kayak surf txapelketa, Atxagaren bloga, Artfutura jaialdia edota Jimbo Wales Wikipediako sortzailearen hitzaldia.

93. saioa: Appleberri.com sagarrari begira gu ere

Saioa entzuteko HEMEN. Uda ostean berritu dute Appleberri.com maczale euskaldunen komunitateari eskainitako bloga. Imanol izan da gurekin, skype bidez -eta igarriko da beharbada-, komunitate honi buruz, Apple sistema eta ordenadoreei buruz berbetan.
Elkarrizketaren ostean, gu ere Mac, Windows, Linux eta abarri buruz berbetan aritu gara, tertulianoen traza hartuta. Musika entzun, komentatu eta albisteak 2.0 atala ireki dugu, asteroko albiste elektronikoen tartea.

92. saioa: Igotz, Olentzero, BTZN, Che Gebara, Gu ta gutarrak eta albisteak 2.0

Saioa entzuteko HEMEN. Durangoko liburu eta disko azoka euskal kulturaren (g)une garrantzitsuena izango da ziurrenik. Aurtengo kartelaren diseinugilearekin mintzatu gara horregatik. Olentzero biluzi horrek, euskaraz jantzi gura ditu EHko etxe eta txoko guztiak. Bartzelonara (BTZN) jo dugu horretarako, Igotz Ziarretarekin mintzatu gara, luze.

Gero Salvador Puig Antichen inguruko erakusketa izan dugu hizpide. Koldo Izagirre eta Erramun Landaren lanak ikusgai eta entzungai. Jabier Muguruzaren musika entzun dugu, Manu Chao, Che Gebararen efemeridea gogoratu eta munduan bueltaka jarraitu dugu. Gu ta gutarrak bertsolarien kantua entzun eta beraien blogean bideo eta argazkiei begira geratu gara.

Albisteak 2.0 atala ere, aspaldian sortu diren gune eta proiektu berri guztiak komentatzeko profitatu dugu. Albistegia eta iritzia uztartu ditugu.