Etiketaren artxiboa: gutarrak

92. saioa: Igotz, Olentzero, BTZN, Che Gebara, Gu ta gutarrak eta albisteak 2.0

Saioa entzuteko HEMEN. Durangoko liburu eta disko azoka euskal kulturaren (g)une garrantzitsuena izango da ziurrenik. Aurtengo kartelaren diseinugilearekin mintzatu gara horregatik. Olentzero biluzi horrek, euskaraz jantzi gura ditu EHko etxe eta txoko guztiak. Bartzelonara (BTZN) jo dugu horretarako, Igotz Ziarretarekin mintzatu gara, luze.

Gero Salvador Puig Antichen inguruko erakusketa izan dugu hizpide. Koldo Izagirre eta Erramun Landaren lanak ikusgai eta entzungai. Jabier Muguruzaren musika entzun dugu, Manu Chao, Che Gebararen efemeridea gogoratu eta munduan bueltaka jarraitu dugu. Gu ta gutarrak bertsolarien kantua entzun eta beraien blogean bideo eta argazkiei begira geratu gara.

Albisteak 2.0 atala ere, aspaldian sortu diren gune eta proiektu berri guztiak komentatzeko profitatu dugu. Albistegia eta iritzia uztartu ditugu.