Basque Electronic Shepherds' Meeting

Korrikaren hasiera zuzenean Orreagatik

Written on 2005America/Los_Angelesk2005 Martxoak 10 – 6:31 pm | by irratia.com |

Arrosa ekimenean bildutako Euskal Irrati anitz ari dira une honetan Korrikaren abiatze ekitaldia igortzen zuzenean, batzuk Interneten bidez, hain zuzen ere. Besteak beste, Zintzilik (Orereta), Hala Bedi (Gasteiz) eta Gure Irratia (Baiona) ari dira 18:00etatik zuzenean Korrika 14 honen hasiera emititzen, Iparraldeko euskal irratien seinalea hartuz eta zabalduz. Bilbo Hiria irratiak ere igorriko du emanaldia, 19:00etatik aurrera.

Related Posts

Put your related posts code here
  1. erantzun bakarra to “Korrikaren hasiera zuzenean Orreagatik”

  2. By gaztelumendi ((i)) on mar 14, 2005 | Reply

    Korrikak aurrera egin ahala, despliegi informatiboa ikaragarria da. Euskara ahulen dagoen lekuetan, informazioa hobea eta zehatzagoa da.
    Ipar Euskal Herri osoan, 24 orenez egunean… Gure Irratia, Irulegi, Xiberuko Botza eta Antxeta. Egunero, orduro, kilometroz kilometro zuzenean. Itzela, benetan. Entzungai gainera Internetetik Gure Irratia (hiru euskal irratiak entzun dira egunotan) eta Irulegi ( http://fmcom.com ).
    IruŅean Eguzki irratiak ere zuzenean. Xorroxin irratiak bere eremuan… flipatzekoa ematen duten informazioa, zehaztasuna. Batzuk Internetetik entzutea gainera, plazerra da.
    Baina gogoetarako horixe, euskarak oztopo gehien dituen lekuetan, sendoen euskarazko irratiak, irrati alternatiboak… zergatik ote?

Post a Comment

Astelehenero zuzenean

zuzenean entzunAstelehenero 18:00-19:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every monday 18:00-19:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Zuzeneko seinalea entzuteko sakatu hemen (128 Kbps stereo).

Bilatu hemen: