Basque Electronic Shepherds' Meeting

173. saioa: Ikusentzunezkoen koloretako iraultza

Written by ptx on 2010eko Martxoak 8 – 10:40 pm -


Argazkiak.org | webtv web telebista telebista Interneten |
© cc-by-sa: gaztelumendi.org

Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv… ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, Eskoriatzan burutu beharreko Komunikaldiak edota, 2009an burutako Greba orokorra eta Egunkaria libre emisioak hartu ditugu.
Ikusentzunezkoen koloretako iraultza marrazteko Gorka Julio Teketen izan da gurean. Ordenadore bat, kamara ttiki bat eskuan, ideien zirriborroak eta diskurtso koherentea eskaini dizkigu. Eta hainbat gogoeta egin ditugu, sareaz, euskal hedabideetaz, ikusentzunezkoen etorkizun hurbilari buruz.

Musika lagun, sareko loturak eskainiz, saio multimedia egiten eta osatzen saiatu gara. Azkenerako esperimentu ttiki bat egin dugu, telefono batekin irudi batzuk zuzenean eskainiz saretik.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

172. saioa: Global / basque music podcast

2010eko Martxoak 1 – 8:53 pm

Global funk jaia asteburuan Bilboko kafe antzokian. Dj Dusty, Arka eta Makal festa batean. Global funk proiektua zer den ezagutu aurretik, musika jartzeari ekin diogu, musika globala eta lokala uztartuz... Jazz&milk ...

171: Asel Luzarraga blogariari elkarrizketa

2010eko Otsailak 22 – 11:11 pm

Asel Luzarraga elkarrizketatu dugu irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman ...

Egunkaria libre

2010eko Otsailak 20 – 4:14 pm

Gaur, otsailak 20 Egunkaria libre! Argazkiak.org | Egunkaria libre © cc-by-sa: irratia.com Abenduan Bilboko kaleetan manifestazio izugarri handia egin zen Euskaldunon Egunkariaren alde. irratia.com / egunkarialibre.info emankizun berezia egin genuen. Saioa entzun edo eskuratzeko ...

170. saioa: Gora Ramonzin! biba RAMONez!

2010eko Otsailak 16 – 11:23 am

EZgae eta Ramontzin aztertzeko, umorea eta kritika tarteko, saio borobila atera zaigu, oso oso musikala, zelan ez. RAMONez. Rockanroll radio, lets go! Nola aldatzen diren gauzak, Kamarada! eta beste hainbat hit ...

169. saioa: Fosdem 2010 eta albisteak 2.0

2010eko Otsailak 8 – 8:52 pm

Software librearen Europako hiriburua bilakatu da Flandriako Brusela asteburuon. Euskaldunak ere izan direnez bertan, Mikel Iturbe gonbidatu dugu irratira. Bertan ikusi eta ikasitakoaz mintzatu zaigu, eta software libreak gurea bezalako ...

Herri irratigintzari buruzko erreportaia

2010eko Otsailak 5 – 11:04 pm

8. kalea bideo sorta ari da egiten aspaldion Ibaizabal Telebista. Bilbo eta inguruetako gaiak lantzen dituzte normalean, eta berriki herri irratigintzari buruzkoa egin dute. Bilbo Hiria irratia, Bilboko Irola eta ...

168. saioa: euskarazko irratigintzaren erronkak

2010eko Otsailak 1 – 9:39 pm

Hiru gonbidatu izan ditugu irratsaioa egiteko orduan: Iruñeatik, Euskalerria irratiko teknikari Ibon Gaztanbide; urte luzetan Euskadi Irratiko esatari izandako Susana Mujika kazetariarekin mintzatu gara gero; azkenik Hondartza parean harrapatu dugu ...

[gogoeta saioa] irratigintza euskalduna eta berrikuntza

2010eko Urtarrilak 29 – 10:40 am

Gogoeta saio bat egin gura dugu entzule, partehartzaile eta sareko lagunen artean. Irratigintza euskalduna eta berrikuntza hartu gura ditugu solasgai. Podcasting-a aro digitala irratiak eta Internet euskara / euskal kultura Informazioaren gizartean... Gauza ...

167. saioa: Mikel Laboa oroituz

2010eko Urtarrilak 26 – 2:32 pm

Mikel Laboa izan dugu gogoan. Bere eraginak, bere gustuko musika eta autoreak. Testuinguruan jarri dugu Mikel Laboaren ibilbide artistikoa, musikala... Ibon Rodriguez musikari eta musikazalea eta Julen Azpitarte kazetari musikazalea ...

Astelehenero zuzenean

zuzenean entzunAstelehenero 18:00-19:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every monday 18:00-19:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Zuzeneko seinalea entzuteko sakatu hemen (128 Kbps stereo).

Bilatu hemen: