Etiketaren artxiboa: musika

117. saioa: Esne beltza eta eeepc sukarra & #basquecamp egitaraua

esnebeltza Saioa entzuteko HEMEN. Udako kantuak entzunez hasi gara, izan be Esne Beltza taldeak Made in Euskal Herria diskoa plazaratu berri du. Xabi Solana izan dugu solaskide.

Jarrain eeepc ttikiak hartu ditugu hizpide, luze aritu gara solasaldian. Tertulianoen antzera. Eta saioaren azken zatian ekainaren 7an Larrabetzun burutuko den # basquecamp ekitaldia hartu dugu hizpide. Guztia musika onarekin tartekaturik. Euskal Herrikoa, kanpokoa. Badakizue, pentsatu lokalki, eragin globalki.

113. saioa: josetxo Anitua gogoan, Ruper Ordorika eta Kerobiarekin musikaz

josetxo anituaSaioa entzuteko HEMEN. Cancer Moon taldearen musika entzunez hasi dugu saio berezi hau. Josetxo Anitua musikaria, antzokiko disko jartzailea agurtzeko baliatu dugu. Ruper Ordorika mugalari lanetan kausitu dugu gero Zugarramurdin, eta luzaz aritu gara 10:30etan diskoaz, musikaz, Interneti buruz… eta saioa amaitu aurretik, Irunean Kerobiako lagunak. Disko berri bat plazaratu behar dute aurki, webgune berritua, kantuak libreki zabalduko dituzte, SGAE lagata. Eduki interesgarriak egungo musikagintzaz, duda barik.
Albisteak 2.0 ostean, Atom Rhumba eta Josetxo Anituaren kantua entzun dugu, Noizpop disketxeko webgunetik zuzenean.


112. saioa: Hiri kultura eta beste

break on stageSaioa entzuteko HEMEN. Hiri kultura, break dance, hip hop, dantza, musika, skate eta bmx bizikletak, jendea eta gehiago batuko da Bilbon Breakonstage jaialdia dela eta. Imanol Garaizabal (Logela multimedia) sortzaile eta antolatzailearekin aritu gara berbetan jaialdia eta lehiaketaren inguruan. Musika entzuten ari ginela, Guggemheim efektuaren berri ukan dugu. Eliteko kultura, eta lapur handiak.

Musika entzuten jarraitu dugu, Kerobiaren komunikatua aztertu eta Albisteak 2.0 albistegi teknologikoaren ostean, oroimenaren autobusa hartu dugu.

102.saioa: wikiST eta Gose

gose.infoSaioa entzuteko HEMEN. 102. saioa izango da 2007. urteko azkena. Madrilera igorri dugu gure berriemaile berezia, Teketen eta wikiST jardunaldiaz mintzatu zaigu handik.
Euskal Herrira itzulita, Ines Osinaga Gose taldeko trikitilari eta abeslaria gonbidatu dugu geurera. Azken diskoa hizpide hartu, abesti mordoa entzun eta gustura aritu gara berbetan. Gozo gozo Gosegaz.

99. saioa: Gaztezulo sound system

Saioa entzuteko HEMEN. Bilbotik Donostiara joan gara, Gaztezulo aldizkariaren berri izateko. Aldizkaria, webgunea eta orain kalean sound systemak antolatzeko karpa bat ere bada Gaztezulo.
Aritz Usandizaga elkarrizketatu dugu gero. Molotoff irrati libreko esatari, musikazale, disko jartzaile, Bob Marleyren biografiaren egile. Musika hartu dugu hizpide, eta musika entzungai. Aritz sound system.
Albisteak 2.0 eta 100. saioa prestatzen. Albistegi teknologikoa ere egin dugu, zelan ez. Asterokoa da jadanik. Eta programaren bukaeran, gure jaiari buruzko xehetasunak ematen saiatu gara.

98. saioa: Katamalo eta irratia.com ospakizuna

Saioa entzuteko HEMEN. Literatura eta musika uztartu ditugu gaurkoan. Poemak eta kantuak. Gotzon Barandiaran gurean izan da, diskoa eta liburua aurkeztu dizkigu. Katamalo liburu bat, disko bat, eta blog bat delako.
irratia.com 100. saioa
Saioaren bigarren zatian, aste pare bat barru egin behar duguna aurreratzeko profitatu dugu. 100. emankizuna Bilboko kafe antzokian egingo dugu, datorren abenduaren 5ean, gaueko 22:00etatik aurrera. Sorpresaz betetako saioa izango da, musikariak izango dira zuzenean, gonbidatu bereziak, ikusentzunezkoak… denetarik. Deialdi berezia egin dugu bideo lanak igortzeko, izan be, bideoak eman gura ditugu gure entzuleen aurrean. Wiki berezi bat prestatu dugu 100. saioa antolatzen laguntzeko.

95. saioa: Audience eta deabruak teilatuetan

Saioa entzuteko HEMEN. Disko ekoizpenak barra barra ari dira argitaratzen. Asko dago aukeran, eta guk bi talde gonbidatu ditugu gaurkoan. Estudioan izan ditugu Audience eta gero deabruak teilatuetan entzun dugu, beraiekin izan gara. Noizpop disketxeak plazaratu du Gernikakoen lana, Bonbereneak karrikaratu du Tolosakoena.

Hannot eta Gaizka beraien kitarrekin etorri zaizkigu estudiora, eta zuzenean eskaini dituzte lau kantu. Guk hizpide hartu dugu beraien trying wings on roots diskoa. Lau urte egon dira isilik, lanean, baina zuzenean askorik jo barik. Baina gogotsu dira orain eta gogotsu etorri zaizkigu saiora, gitarrak hartuta. Gure estudioan bertan diskoko hainbat kantu jotzeaz gain, bideoan grabatu dugun Neil Young-en bertsio honen oparia eman digute, ea gustatzen zaizuen.