Etiketaren artxiboa: hizkuntzak

169. saioa: Fosdem 2010 eta albisteak 2.0

Software librearen Europako hiriburua bilakatu da Flandriako Brusela asteburuon. Euskaldunak ere izan direnez bertan, Mikel Iturbe gonbidatu dugu irratira. Bertan ikusi eta ikasitakoaz mintzatu zaigu, eta software libreak gurea bezalako hizkuntza eta komunitatean duen garrantziaz aritu gara.

albisteak 2.0

Albiste teknologikoak hartu ditugu gero hizpide. Gure eremu hurbilean zein urrutiago gertatuakoak ekarri ditugu gure albistegi digitalera. Aspaldiko partez, eta horregatik notizia ugari sartu beharrean aurkitu gara.

euskal kultura digitalaz

10 urte irratia.com sortu zela, eta euskal kultura digitalizatu eta kultura digitala euskalduntzeko saiakera da gurea. Zelan dago gure kultura sarean? Euskarak ze leku betetzen du gure eguneroko ordenagailu aurreko jardunean. Euskal kultura digitala, badago egon? Azken hamar urteotan aldatu dira gauzak bai, eta pozik ere bagaude gu, zelan ez. Hontaz eta hartaz berba egin eta gero, Bertso Egunean Maddalen eta Mirenek jarritako bertsoak entzun ditugu. Entzutekoak direlako, besteak beste.


Gure hizkuntza eta kulturaren kezka badugunez, axola digute ere beste hizkuntza eta kultura txikiek ere. Bo hizkuntzaren gaineko kezka adierazi dugu azkenik, azken hiztunaren berbak entzunez agurtu dugu saioa.
Aka Bo hizkuntza euskarazko wikipedian.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

91. saioa: 2.3 denboraldia abian, hizkuntzak hizpide

Saioa entzuteko HEMEN. Denboraldi berria abiatzeko dena prest, irailarekin ikasturteak hasi ohi dira han eta hemen. Guk, Bilbo Hiria irratian, irrati emankizunari ekin diogu. Apurka apurka. Interneteko albisteak, nobedadeak, sortu direnak, albisteak 2.0 eta musika librea. Finean orain arteko moldean aritu gara, eta apurka apurka berritasun gehiago gehituko dizkiogu gure saioari.

Europako hizkuntzen eguna omen gaurkoa eta, euskara hizkuntza horien artean ofizialki dagoen zalantzarekin, aste honetan bertan Bilbon izan den David Crystal hizkuntzalariaren berbaldi interesgarria izan dugu hizpide Unesco Etxeko Belen Urangarekin. Crystal-en Hizkuntzaren Iraultza liburua euskaratuta argitaratu dela eta, etorri da gurera. Beste ikuspuntu batetik ere aztertu dugu gaia eta gaurko egun ofizialaren ospakizuna Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Paul Bilbaorekin. Albiste laburren txokoan, esaterako Flickr-eko bi talde hauek aipatu ditugu: Ialgi hadi eta Euzkal Errian Euzkaras.