Saioa entzuteko HEMEN. 105. saioan Internet eta edukiak izan ditugu hizpide Kike Amonarrizekin. Tolosako ihauterien aurretik, eta ARGIA saria jaso ostean harrapatu genuen gure sarean Kike. Mhlz programaren sorrera eta bilakaera, telebista, ikusentzunezkoak, gazteen joera berriak eta beste mintzagai hartu genituen, oso elkarrizketa interesgarrian.
Etiketaren artxiboa: euskara
91. saioa: 2.3 denboraldia abian, hizkuntzak hizpide
Saioa entzuteko HEMEN. Denboraldi berria abiatzeko dena prest, irailarekin ikasturteak hasi ohi dira han eta hemen. Guk, Bilbo Hiria irratian, irrati emankizunari ekin diogu. Apurka apurka. Interneteko albisteak, nobedadeak, sortu direnak, albisteak 2.0 eta musika librea. Finean orain arteko moldean aritu gara, eta apurka apurka berritasun gehiago gehituko dizkiogu gure saioari.
Europako hizkuntzen eguna omen gaurkoa eta, euskara hizkuntza horien artean ofizialki dagoen zalantzarekin, aste honetan bertan Bilbon izan den David Crystal hizkuntzalariaren berbaldi interesgarria izan dugu hizpide Unesco Etxeko Belen Urangarekin. Crystal-en Hizkuntzaren Iraultza liburua euskaratuta argitaratu dela eta, etorri da gurera. Beste ikuspuntu batetik ere aztertu dugu gaia eta gaurko egun ofizialaren ospakizuna Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Paul Bilbaorekin. Albiste laburren txokoan, esaterako Flickr-eko bi talde hauek aipatu ditugu: Ialgi hadi eta Euzkal Errian Euzkaras.