58. saioa: Jaizki Mundutik Euskal Herrira | Orhipean nazioartean

Azken saioa egin dugu lagunok, arratsaldeon. Denboraldiko saioa entzuteko aukera emankizun berezi honetan.

Ikasturtea egin dugu hemen, Interneten eta irrati estudioan. Urtea Euskal Herria begira, nazioarteari so… teknologia berriak, musika, kultura eta jendartea hizpide hartuta.

Munduari so, Jaizki ezagutu genuen Singapurren, eta bueltan dator, trenez bidaia izugarri interesgarri batean. Bidean harrapatu dugu, Kanbodiako ziberkafe batean gurekin konektatuta. Datozen asteotako ibilbidea aurreratu digu eta ezagutu dituen herrialde eta jendeen berri eman digu. Eta Orhipean berriz Xamar, liburuaren hiru bertsio berri (gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) besapean dituela. Tartean Lou Reed bera ere saiora gonbidatu dugu. Zergatik ez?

Saioa entzun dezakezu HEMENDIK eskuratuta.

3 erantzun “58. saioa: Jaizki Mundutik Euskal Herrira | Orhipean nazioartean” bidalketan

  1. DENBORALDIKO azken saioa esan nahiko duzue ezta? ez azken, azken, azken saioa… Argitu kontua mesedez, tripak jaten ari naiz!

  2. Ikasturteko azken saioa, noski. Lasai eta barkatu, idazketa pixkat nahasgarria baita. Bueltatuko gara irailean…

  3. ez dituzue egingo podkast saio berririk ba? EEBBetan euskerazko irrati programak entzuteko zure laguntza behar dugu!

Iruzkinak itxiak daude.