28. saioa: Informazioaren gizartea Bilbon

Bilbo. 2005 azaroa. Informazioaren Gizartea berton. Gai hau jorratu dugu, batipat gure saioan. Hiruzpalau kongresu batu dira Bilboko Euskalduna jauregian, denak ere Informazioaren Gizartearekin lotuak. Guk, Ramon Peñagarikano gailur honetako aholkularietako bat elkarrizketatu eta beragaz gailurrari buruz berba egin dugu. Wifi topaketa batean harrapatu dugu berriz Eneko Astigarraga gure kolaboratzailea. Berak wifiari buruzko berriak eta albisteak eskaini barik, topaketa honetan aipagai izan diren kontuak ekarri dizkigu. Saioa amaitzeko, Irratia.com proiektuaren 5. urteurrena izan dugu hizpide. Ez ahaztu, hilaren 27an blogariok topaketa bat dugula Bilbon, Informazioaren hirian.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 27 MB).

Iruzkin bat “28. saioa: Informazioaren gizartea Bilbon” bidalketan

  1. Kaixo Jabi, Patxi. Betidanik irratsaio primeran egin duzue oso interesgrria iruditzen zait. Zorionak eta segi horrela dembora luzeago. Mila esker denagatik.

Iruzkinak itxiak daude.