24. saioa: ikasturte berriaren hasiera

Uda ostean berriro gaude uhinetan eta hauxe izan da gure lehendabiziko saioa ikasturte honetan. Udan izan diren albiste zenbait aipatzeko baliatu dugu gaurko saioa. Blogak izan ditugu hizpide eta Iruñean esku hartu genuen UEUren ikastaroa. Alabaina, dudarik gabe, udako albistea Tagzania zerbitzuaren agerpena izan dugu. Beste kontu batzuk ere aipatu ditugu, esaterako, Googlek atera berri duen doako Wi-Fi konexio unibertsalerako proiektua (Mikel Amigoten aipamena) edota ostegunean aurkeztekoa den ESLE elkartea. Mark Shuttleworth-en (Eneko Astigarragaren aipamena) bisitaren harira. Ubuntu Linux banaketaren sortzaileetakoa, pelotakadarekin aberastua eta ordainduzko bigarren turista espaziala, Suttleworthek bisita egin digu Enpresa digitalak antolatutako ekitaldian. Ekitaldia profitatu dute software librearen arloan lan egiten duten 19 enpresek sortu duten ESLE elkartea aurkezteko.

Saioa (ez dago osorik) eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 11 MB).

Iruzkin bat “24. saioa: ikasturte berriaren hasiera” bidalketan

  1. Aupa Patxi, Jabi: Pozten nau berriro entzun dezaket zeure programa. Asko gustatzen zait eta oso interesgarria iruditzen zait ere.

    Webgunea asko gustatzen zait disenua eta oso txukuna geratu zaizue. Zelako aldaketa.

    Beno ondo segi Jaime

Iruzkinak itxiak daude.