171: Asel Luzarraga blogariari elkarrizketa

Asel Luzarraga askatu!
Asel Luzarraga elkarrizketatu dugu irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz.
Aselaskatu.org ekimenko partaide bat ere gurean izan da, auzolanean egin dugun saio honetan. Mila esker Dabid!

videoweb10
videoweb10
Internet sarea, bideo sorkuntza… batuko dira asteburu honetan Bilbon ospatuko diren videoweb10 topaketetan. Arantza Garces Nickdutnik saioko aurkezleak bideogintza eta sareaz mintzatu zaigu, bideosortzaileen topaketa aitzaki moduan hartuta.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

2 erantzun “171: Asel Luzarraga blogariari elkarrizketa” bidalketan

  1. Ez du irriabarra galdu, ez! Oso pozik egon zen elkarrizketa osoan zehar ikusi den moduan eta ni estudioan egonda gure ere bere alaitasuna Atlantikoaz gainetik pasatu zigula 🙂

    Eskerrik asko Patxi eta Jabi! Bikain koadrila!

Iruzkinak itxiak daude.