WordPressera aldaketa eta arazoak mp3ekin

Igarriko zenutenez, irratia.com honen itxura aldatu da azken egunotan. Movable Type utzi eta WordPressera aldatu dugu gure edizio sistema. Horregatik aukera batzuk eta informazio batzuk oraindik behar bezala ez dira ikusten. WordPress-erako aldaketaren gainean jardun dugu, besteak beste gaurko irratsaioan, aldaketarako arrazoiak emanez. Funtsean diseinu moldagarriagoa, aukera gehiago, doako lizentzia eta RSS irakurgailuen bidez podcast-ak irakurtzeko aukera zuzenagoa (enclosure delakoen bidez) dira aldaketarako arrazoi nagusiak. Laster behin-behineko itxura hau behar bezala informazioz hornituko dugu.

Bestalde, iragan asteko saioa eta gaurkoa, momentuz, ezin izango ditugu sarean eskegi, berauek gordetzen dituen ordenagailuak arazoak baititu irratsaio horiek ireki eta mp3ra pasatzeko. Ahal bezain laster saiatuko gara hau konpontzen.

P.D. KONPONDUTA: saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 23 MB).

Iruzkin bat “WordPressera aldaketa eta arazoak mp3ekin” bidalketan

  1. Mu txulo! Bestea ilunegia eta batzutan irakurtzeko zaila (edo agian anteojoak behar ditut)

    “Astearteetan entzun zuzenean” edo Bilbo Hiria irratiko lotura, edo loturaren bat astearteetan zuzenean entzuteko bota dut faltan. Ez da oso grabea, banekielako non topatu, baina agian lehen aldiz hona ailegatzen denarentzat lagungarri egingo zaio. Baina igual ez da jende asko juxtu astearteetan sartuko…, ez dakit, zuek ikusiko duzue.

    Aupa zuek!!

Iruzkinak itxiak daude.