Basque Digital Shepherds’ Meeting prestatzen

Bilboko Kafe Antzokiko saioa aurkezteko spot bat egin dugu. Sarean zabaltzen hasiko gara orain. zuk ere lagundu dezakezu.

Irratia.com egiten, egia esan ondo pasatzen dugu. Ikusentzunezkoetako saiakera honekin, egia esan, oraindik hobeto. Akatsak akats, horrelakoak egiten jarraitzeko gogoa piztu zaigu. Barkatuko diguzue.

5 erantzun “Basque Digital Shepherds’ Meeting prestatzen” bidalketan

  1. Ja, ja, ja…benetan ona espota. Ea datorren asteazkenean Bilbora joan naitekeen.

  2. Oso ona spota! Seguru nau asto horrek gehiago egin dauzela, ez dala amateurra, alegia!

    zorionak 100. saioagatik!

    unai.

  3. hemen naiz, madriletik bilbora bidean. Errefortsuko autobus nateko atzeko esertoki batean, lekurik gabe baina UMTS bidez konektatuta. Karabana handia dago eta ez dakit zein ordutan helduko naizen Basque Digital Shepherds’ Meeting-era ,12:45 etan heltzekoak ginen, baina beranduago izango da.

    Gomendio bat: sekula bilbotik madrilera doan errefortsuko autobus bateko azken ilerako esertokia ez erosi.

  4. Unai, astoa barik, astokumea da ondiño. Maiatzean jaio zan, baina egia da bai, zinema eta ikusentzunezkoetarako doteak dekozela…
    Hasi baino ez gara egin, baina ikusentzunezkoetan jarraitzeko asmoagaz.
    Eskerrik asko, benetan.

Iruzkinak itxiak daude.