Saioa entzuteko HEMEN. 69 jarrera bat da, postura bat, zenbaki bat, amets bat, desio bat. Guk gure 69. saioa egin dugu, eta sexua izan dugu hizpide. Sexua ahotan. Gaztetxuloko Alberto Irazu elkarrizketatu eta poemak irakurri ditugu. Sexua pornografia blogetan, euskararen koƱotazio sexualak entzun… entzun.
Musika ere sex sexua eta grinaren ingurukoa jarri dute gure teknikari eta disko jartzaile Ibon Burgoa eta Ekaitz 77-k. Abesti sorta interesgarria. Miren Agur Meaberen poema batekin hasi eta Jon Miranderekin Oianone eta Eder bati poemarekin bukatu dugu. Hertzainak taldeak kantatzen zuen azken poema hau.