Archive for the ‘irratia.com’ Category
Astelehena, Azaroa 1st, 2010 |
2000. urteko azaroaren 1ean egin genuen gure lehen saioa. Irratia euskaraz Internet bidez, eta zuzenean. Lehen aldiz euskaraz, Euskal Herrian.


- Ez zegoen euskarazko irratirik Internet bidez entzuterik.
- Herrialdez, edo herri mugatik gaindi ez ziren entzuten ahal irrati libre eta euskaldunak.
- Podcast saiorik ez zegoen sarean, iTunes ere ez zuen asmatu Steve Jobsek zuzendutako Apple faktorian.
Orain Euskal Herriko irrati gehienak entzun daitezke sarean, -azkenak izan dira irrati publikoak, baina hoiek ere hasi dira ez da gutxi-. Irrati libreak sarean kordinatzen dira Arrosaren bitartez, info7 bezalako irratia sortu da sarean bertan….
Mila esker, bide honetan lagun izan zaituztegun irrati, teknikari, musikari, lagun, elkarrizketatu, entzule eta gainerakoak…
irratia.com zaharra | Hasierako saioak eta html webgunea
irratia.com bloga | Bloga eta podcast aroa
Posted in irratia.com | 4 Comments »
Osteguna, Iraila 16th, 2010 |

Guardia Zibilak, bere azken sarekadan Egiako gazte lokala prezintatu du. Eraberean, Ttan Ttakun irratira sartu, ordenadoreak eraman eta emisioa eten du.
Adierazpen Askatasunaren alde. Ttan ttakun aurrera!


Posted in Euskal irratiak, Sareko irratiak, irratia.com | 1 Comment »
Astelehena, Maiatza 17th, 2010 |

Delorean taldeak Subiza diskoa plazaratu berri du, eta aspaldi honetan nazioartean jo eta bira dabiltza, batetik bestera. Ekhi Lopetegi, abeslari eta baxujolea gure artean izan da. Kantuen sorkuntza eta grabaketa prozesua, disko hau, taldearen ibilbidea, hurrengo proiektuak eta beste xehetasun batzuk kontatu dizkigu zarauztarrak.
Irratsaioa entzun nahi baduzu HEMEN
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Gurean asteon (podcast), Musika albisteak, irratia.com | 1 Comment »
Astelehena, Apirila 26th, 2010 |
Piperpolis eta irratia.com elkarrekin
Kontrabajua antzezlaneko zati bat irakurri eta sintonia entzun da. Eta gure gaurko saioak bi sintonia izan ditu: irratia.com aurkezteko erabiltzen dugun Jimmy Arrabitena eta Piperpolis ezagutzera erabiltzen ohi duguna. Ane Zabala eta Patxi Gaztelumendik egin dugu saioa.
Iparraldea 21 ikusentzunezkoa
sarean eta dvd euskarrian
Eta beste bi gonbidatu ere izan ditugu. Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etxegoien eta Juhane Dascon dokumentalaren egilea izan dira gurean, Iparraldea 21 proiektuari buruz berbetan.
Irratsaioaren ostean, Bilboko Kafe Antzokian dokumentalaren proiekzioa izan da. Eta ostean solasaldia egile eta arduradunekin. Benetan gauza eta ideia interesanteak sortu dira, solasaldi / eztabaida interesgarri baten ondotik.
SIROKA taldeari elkarrizketa
Ane Zabalak berriz, Siroka taldeko musikariak elkarrizketatu ditu, beraien lehen lanaren inguruan eta proiektu honen inguruko xehetasunak ezagutu ditugu Gorka eta Mariaren eskutik.
Piperpolis eta irratia.com saioen auzolan honetatik, ea bestelako ekoizpenik sortzen den aurrerantzean.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Gurean asteon (podcast), irratia.com | 1 Comment »
Astelehena, Apirila 12th, 2010 |

Egunkaria libre! Sententzia plazaratu den egun berean egin dugu saioa. Eta zuzeneko konexioa egin dugu Martin Ugalde parkeko ekitaldiarekin. Gogoratu ditugu azken zazpi urteotan Egunkariaren alde egin ditugun saio, elkarrizketak, bideoak, ekimenak oro… Egunkaria eta libre etiketak gainera, sarean erabilienetakoak izan dira gaurkoan, gure inguruan zein eremu zabalagoan.zagutzen dugu aspalditik, baina beraiekin berba egiteko gogo itzela genuen gainera.
Aiora Kintana elkarrizketatu dugu gero. Artista, sortzailea, komunikatzaile ona… software librea eta webgunean iaioa eta batez ere hizlari ona iruditu zaigu. Sorkuntzaz, sareaz, teknologia berriez, generoaz, arteaz, Internet eta sare sozialak hartu ditugu hizpide. Elkarrizketa interesgarria izan da, baikorra eta emankorra duda barik. Aiora Kintanaren webguneaz berbetan hasi eta bere azken kultur proiektuari buruz mintzatu zaigu amaieran. Isuriarte.com

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Gurean asteon (podcast), irratia.com | 2 Comments »
Asteartea, Martxoa 23rd, 2010 |

Irlandar bat Euskal Herrian eta euskaldun bat Irlandan. Biak batu ditugu irratian. Irlandan eta Euskal Herrian entzun daitekeen podcast bat egin dugu. Munduan zabalduko dugun mezu bat.
Gaelikoak kezkatzen gaituelako jarri gara Rith (gaelikoaren aldeko korrika Irlandan) laisterketari begira. Gaelikoaren 2.0 aroan gaudela esan dezakegu orain.
Arturo Villanueva eta David Henderson mintzatu zaizkigu Belfast eta Arrietatik. Irlanda, teknologia berriak, garapena, hizkuntza eta…. musika apur bat.
Saioa entzun gura baduzu HEMEN
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Gurean asteon (podcast), irratia.com | No Comments »
Astelehena, Martxoa 8th, 2010 |

Argazkiak.org | webtv web telebista telebista Interneten |
© cc-by-sa: gaztelumendi.org
Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv… ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, Eskoriatzan burutu beharreko Komunikaldiak edota, 2009an burutako Greba orokorra eta Egunkaria libre emisioak hartu ditugu.
Ikusentzunezkoen koloretako iraultza marrazteko Gorka Julio Teketen izan da gurean. Ordenadore bat, kamara ttiki bat eskuan, ideien zirriborroak eta diskurtso koherentea eskaini dizkigu. Eta hainbat gogoeta egin ditugu, sareaz, euskal hedabideetaz, ikusentzunezkoen etorkizun hurbilari buruz.
Musika lagun, sareko loturak eskainiz, saio multimedia egiten eta osatzen saiatu gara. Azkenerako esperimentu ttiki bat egin dugu, telefono batekin irudi batzuk zuzenean eskainiz saretik.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Gurean asteon (podcast), irratia.com | 3 Comments »
Astelehena, Otsaila 22nd, 2010 |

Asel Luzarraga elkarrizketatu dugu irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz.
Aselaskatu.org ekimenko partaide bat ere gurean izan da, auzolanean egin dugun saio honetan. Mila esker Dabid!

videoweb10
Internet sarea, bideo sorkuntza… batuko dira asteburu honetan Bilbon ospatuko diren videoweb10 topaketetan. Arantza Garces Nickdutnik saioko aurkezleak bideogintza eta sareaz mintzatu zaigu, bideosortzaileen topaketa aitzaki moduan hartuta.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Gurean asteon (podcast), irratia.com | 2 Comments »
Larunbata, Otsaila 20th, 2010 |
Gaur, otsailak 20
Egunkaria libre!

Argazkiak.org | Egunkaria libre © cc-by-sa: irratia.com
Abenduan Bilboko kaleetan manifestazio izugarri handia egin zen Euskaldunon Egunkariaren alde.
irratia.com / egunkarialibre.info emankizun berezia egin genuen.
Saioa entzun edo eskuratzeko HEMEN klikatu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in irratia.com | 1 Comment »
Asteartea, Otsaila 16th, 2010 |
EZgae eta Ramontzin aztertzeko, umorea eta kritika tarteko, saio borobila atera zaigu, oso oso musikala, zelan ez. RAMONez.
Rockanroll radio, lets go! Nola aldatzen diren gauzak, Kamarada! eta beste hainbat hit aipatu ezin direnak.

Saretik ekarri dugun musika, la lista de sinde zerrendari erreparatuz. Putasgae.info klik egin eta grileterik gabeko kultura aldarrikatuz.
Ramoncin abeslariak ARGIA astekarian, 1985eko urrian: Oso ondo sentitzen naiz zuen artean
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Posted in Gurean asteon (podcast), Musika albisteak, irratia.com | 2 Comments »