Etiketaren artxiboak: zinema

146. saioa: munduari bira doan ematen

bildotso Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendu duten filmearen kantuak entzunez hasi dugu gaurko saioa. Munduaren bira doan. Kaki Arkarazok sortutako musika, Pettiren ahotsarekin besteak beste. Eta galdezka hasi gero, Asisko eta Juanjori. Irudiak, filmea, musika, Internet, mundua, Euskal Herriko kuadrilak. Ordu bete eman dugu berbetan, askoz gehiago ez du iraungo gure munduaren bira honek.
Gure irratiak ere, munduari bira ematen dio, egiten dugun saio bakoitzean. irratia.com doan da, free!
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

115. saioa: txokolate apur bat zineman

un poco de chocolateSaioa entzuteko HEMEN. Zinemara joateko gogoa genuen aspaldion. Lantzean behin filmeren bat aipatzen dugu hemen, baina oraingoan lagun batek film luzea pantailaratu dutenez, beragana jo dugu. Aitzol Aramaiok Unai Elorriagaren SPrako tranbia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz, filmeaz, gauza askori buruz aritu gara. Zineman jarraitu dugu FANT jaialdia hastear dagoen honetan. Bilboko beste zinemaldi bat, interesgarria hau ere.
Albisteak 2.0 tarteak toki zabala hartu du gaurkoan, eta musika librearen tartea entzuteko aukera izan dugu, SGAEren azken abenturak irakurtzeagaz bat.

97. saioa: Hiriak, zinema eta rocka

zinebi logoSaioa entzuteko HEMEN. Bilbo, Paris, London. Jabi Zabala bidaian izan da, eta kanpoko begirada ekarri du gurera. 1280EuskalHiria hartu dugu hizpide gero, Captain Nemo taldearen disko berria. Irazu kitarjolea izan da gurekin. Zinema eta literatura rockarekin jorratuz, gustura entzun ditugu taldearen kantak. Ines Intxausti sartu da gero estudioan. ZINEBI jaialdiari buruz hasi gara berbetan. Gustura aritu gara zinemaz, filmeetaz, gure hiriari buruz… pentsa monarkia ere hizpide hartu dugunean!