Etiketaren artxiboak: korrika

143. saioa: Korrika 2.0 eta gauzen Internet

Korrika 2.0 Gaur ere Korrikara jo dogu. Orozkotik Baranbiora bidean zen orduan euskararen aldeko martxa, eta Kimetz Arana Trapagarango (Meatzaldea) euskaltzalearekin zuzenean hitz egin dugu. Tuteran hasi eta Gasteizera bidean bizitakoaz mintzatu zaigu bera. Gogoeta interesgarriak, bertatik bertara izandakoak.

Korrikaren alde teknologikoari buruz berba egin dugu Benito Fiz (bontxi) AEK-ko gizonik mutilmediarenarekin. Korrikak zelan bizi dituen Internet garaiak azaldu dizkigu, darabilten teknologia eta aurten egin dituzten saiakera berriak. Adi adi entzun dugu Benito, beste behin.
Gauzen Internet kolaborategia
Bilkura egin zuten aurreko igandean han, Andoainen. Gauzen Internet aztertzea, ezagutzea, ikertzea, asmatzea zuten helburu. Eta kronika eta azalpenak eskaini dizkigu Joxe Rojas adiskideak. Ondo ulertu diogu, entzuleek ere parte hartu dute, eta adibide asko joan da gainera.

Musika amaiera. Saioa ohi bezala musikarekin amaitu dugu, hiru elkarrizketa labur baina interesgarri egin ostean. Gurean Ibonek oso musika eta kantu onak hautatzen dituelako saiorako. Saioa entzuteko HEMEN.

142. saioa: Korrika hasi gara Tuteratik

Saioa entzuteko HEMEN.

Korrika hasi baino ordu batzuk lehenago elkarrizketatu dugu lehen kilometroan lekukoa eramango duen Alicia Iribarren AEK-ko irakaslearekin. 10 urterekin Baztandik Erriberara bizitzen joan, eta euskara ia galdu zuen arren, 16 urterekin ekin zion euskalduntzeari. 16 urte beranduago, AEK-ko irakaslea da Erriberan. Tuterako Arrigarai euskaltegian harrapatu dugu, biharamunerako ekitaldiak prestatzen.
2001. urtean mundu bat euskarara biltzen
Gero duela 8 urteko Korrika ekarri dugu gogora. Gogoratuz zelan 2001. urtean irratia.com saioak egin genituen Euskal Herrian zehar, irrati eta herri ezberdinetatik. Korrikaren jarraipen dinamikoa egin genuen sarean, ez ADSLrik ez wifiri ez holangorik ez zegoen garaian.
Albisteak 2.0 albistegi digitalari ekin diogu gero. Azken asteko albisteak, hemen eta han bildutakoak. Aktualitate teknologikoa euskaraz.