Etiketaren artxiboak: eus

144. saioa: Google euskaraz?

Google euskaraz? Galdera horri erantzun gura izan diogu emankizun honetan. Aurreko astean izenburu horrekin ekitaldi bat egin zen Bilboko Eitb-ren egoitzan.  Egoitz Goikoetxea ere (euskal SEO kontuetan aditua bera) gogotsu joan zen aurkezpenera, baina bertan bizitakoa kontatu digu guri. Etsituta atera zen handik, orohar.

Etsipenean erori barik jarraitu dugu saioarekin hala ere. Ikuspegi kritikoarekin aritu gara. Kazetaritza subjetiboa lantzen, iritzia eskaintzen, datuak emanez. Eta ez zaigu asko gustatzen Internet KEArekin lotzea. Pelotazo garaiak, bipuntuzero burbuila berriak, eta euskarazko kea ere badago gurean, larregi beharbada. Horregatik, entzuleen iritzia ere plazaratu dugu, zuzenean. Mikrofonoa ireki diegu twittereko mezuei. Saioak eman duena eman du, ordubeteko tarte horretan, baina kantu on batzuk ere entzun ditugu, tartean.

Zuen iritziak ere jaso gura genituzke blog honetan. Guztion artean, zerbait egin dezakegulako gaiaren inguruan. Zer iruditzen? Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

Zenbait lotura interesgarri, saioa entzun bitartean begiratzekoak.

136. saioa: softwarelibrea.eus

Saioa entzuteko HEMEN.

FOSDEM, the Free and Open Source Software Developers' European Meeting

FOSDEM Europa mailako software libre garatzaileen topaketa izan da asteburuan Bruselan. Euskaldunak ere izan dira bertan, Librezaleko kideak, eta bertako berri emanez hasi dugu gaurko irratsaioa, wifi konexioa eskuratu ostean. izan da gurean.

Saioaren bigarren zatian Iñaki Goirizelaia elkarrizketatu dugu. Telematika ingeniaria eta EHUko errektorea be bada Goirizelaia. Baina guk puntuEUS elkartearen sorrera aitzaki hartuta elkarrizketatu dugu, euskara eta euskal kulturaren dominioa zelan eskuratu azaltzeko.
Eta saioa musika atseginarekin amaitu dugu, ohi dugunez. Albisteak 2.0 atalik ez dugu egin, gai nagusiek aski informazio eskaini digutela iritzita.

135. saioa: AnHitz estudioan

Saioa entzuteko HEMEN.

AnHitz izan da gurean. Neska euskaldun baten ahotsarekin, euskaraz mintzo den zientzia eta teknologiari buruzko errobota da Anhitz. Oso interesgarria iruditzen zitzaigun gaurko saioa, eta Igor Leturiaren laguntzagaz (Elhuyar i+g) , oso elkarrizketa interesgarria egin dugulakoan gaude. Twitter eta facebook bidez ere jarraipena izan du gaurkoak, eta alde horretatik oso pozik gu.

Albisteak 2.0 albistegi digitalean puntuEUS elkartearen sorrera, ARGIA saria Librezale ekimenari eta beste. Saio konpletoa, barreak, algarak, zientzia eta teknologia, sexua eta umorea.