Etiketaren artxiboak: basquecamp

123. saioa: Basquecamp-2 hizpide Ttirritt blogariarekin

basquecamp-2 BidartenSaioa entzuteko HEMEN. Lapurdin burutuko da asteburuon Basquecamp edizio berri bat. Euskaldunok batzeko barcamp bat alegia. Eta gu BeheNafarroako Ortzaizera joan gara skype bidez, ta bertan kausitu dugu Ttirritt gure adiskidea. Basquecamp honetako antolatzaile taldean ibili da bera, eta ekitaldiaz ez ezik mintzatu gara Ipar Euskal Herriko Interneteko egoeraz, webgune eta proiektu berriei buruz –radiokultura.com, Kazeta.info, Kanaldude…- eta oso solasaldi atsegina eskaini digu ortzaizearrak.

118. saioa: Lauroba eta albisteak 2.0

lauroba Saioa entzuteko HEMEN. Datorren astean irratia.com emankizunaren kontzertuan izango direnez, gaur beraien doinuak entzun eta elkarrizketatu ditugu. Donostiako Lauroba dira. Musika entzuten jarraitu eta aitzakia izan dugu kontzertu ezberdinak aipatzeko. Bilboko kafe antzokia, Larrabetzuko kontzertuak… denetarik. albisteak 2.0 albistegi digitalari ekin diogu ostean. Albiste asko ekarri ditugu Sustatu.com eta Zabaldu.com guneetatik, beti bezala. Gaur ere #basquecamp hizpide hartu dugu, azken xehetasunak.

116. saioa: Xuxen libreago, Basquecamp eta gure kontzertua

kerobia kafe antzokianSaioa entzuteko HEMEN. Aste honetan zabaldu.com gunean jakin dugu zelan Xuxen zuzentzaile ortografikoa liberatu den, albiste ona duda barik. Horregatik Ander Elortondo –Librezale elkarteko kidea, software euskaratzailea- elkarrizketatu gura izan dugu. Xuxen-i buruz berbetan hasi, software librea eta euskarari buruz gero eta Firefox nabigatzailearen 3 bertsioaz bukatu dugu.
Ostean basquecamp ekitaldiari buruz mintzatu gara, barcamp bat zer den, nazioartean daudenak aipatu eta euskaldunok batuko gaituenaren xehetasunak jaso ditugu. Azkenik ekainaren 12an Bilbon izango dugun kontzertuaz mintzatu gara. Irratia.com egiten dugunok, gure entzuleak batu gura ditugu ikasturte amaieran, eta gainera Kerobia eta Lauroba taldeak gurekin izango dira.
Albisteak 2.0 atalarekin bukatu dugu gaurkoan, Belfasteko irrati komunitario bateko doinuak entzunez.

ia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz,