Ostirala, apirila 25th, 2008
Saioa entzuteko HEMEN. Cancer Moon taldearen musika entzunez hasi dugu saio berezi hau. Josetxo Anitua musikaria, antzokiko disko jartzailea agurtzeko baliatu dugu. Ruper Ordorika mugalari lanetan kausitu dugu gero Zugarramurdin, eta luzaz aritu gara 10:30etan diskoaz, musikaz, Interneti buruz… eta saioa amaitu aurretik, Irunean Kerobiako lagunak. Disko berri bat plazaratu behar dute aurki, webgune berritua, kantuak libreki zabalduko dituzte, SGAE lagata. Eduki interesgarriak egungo musikagintzaz, duda barik.
Albisteak 2.0 ostean, Atom Rhumba eta Josetxo Anituaren kantua entzun dugu, Noizpop disketxeko webgunetik zuzenean.
Posted in Gurean asteon (podcast), Musika albisteak | erantzun barik »
Asteartea, martxoa 18th, 2008
Irratia.com entzuleek Fon wifi komunitatean esku hartzeko aukera izango dute, euren artean banatuko baititugu 10 fonera. Duela bi urte azaldu genuen hemen zer den Fon, laburbilduta: Internet konexioa elkarbanatzeko xedez eratutako komunitatea da: zure Interneterako sarbidea beste kideekin elkarbanatzen duzu wifi bidez eta munduan barna dauden beste kideen konexioak ere libreki erabiltzeko aukera duzu. Era berean, kide ez direnek eguneko 3 euro ordainduta zure konexioa erabiltzeko aukera dute eta diru-sarrera horren erdia zuretzat izango da.
Fon-en bidez zure sarbidea elkarbanatzeko beharrezkoa da Fonera izeneko gailua erabiltzea. Wifi Access Point edo haririk gabeko sarbide puntua da Fonera, txikia baina indartsua. Berak kudeatuko ditu beste kideen zein arrotzen konexioak -baita guk doan baimendu nahi ditugun auzokoenak ere- eta berak emango dizkigu erabilera estatistika zehatzak.
Gero eta lagun gehiago ari dira euren wifi itxiak Fonen bidez irekitzen eta munduko auzorik eta kalerik trendyenak ere foneraz josten, Madrilgo Chueca, Tokyoko Omotesando edo Municheko Glockenbach. Promozio arloko lan horretaz arduratzen da aste honetako saioan gonbidatu izan dugun Xabi Del Rey arrasatearra. Bada, Fon probatu nahi baduzue, Xabiren eta Fon-en kortesiaz hamar fonera banatuko ditugu irratia.com-en entzuleen artean. Fonera hori eskuratu ahal izateko hemen iruzkina utzi beharko duzue, agur bat eginez. Hurrengo irratsaioan (martxoaren 26an) zozketa egin eta esango dugu nortzuk izan diren etxean fonera jasoko duten lagunak. Iruzkina egitean ez ahaztu zuen e-posta helbidea jartzea (ez da argitaratuko).
Posted in irratia.com | 15 erantzun»
Asteazkena, otsaila 20th, 2008

Posted in irratia.com | erantzun bakarra »
Osteguna, otsaila 14th, 2008
Saioa entzuteko HEMEN. Tapia eta Leturiaren galderek ireki dute gure emankizuna. Zenbat erantzun ditu gaur Euskal Herriak? Eta erantzunen bila bilatzailera jo dugu. Elhuyarren topatu dugu Elebila.euIgor Leturia informatikaria (i+g sailekoa), bilatzaileen gainean eta elebilari buruz informazio ona eskaini diguna.
Musika tartekatu, eta no time for love sareko ekimena hartu dugu hizpide. Sarea, zentsura, youtube, eta egungo egoera politikoak Interneten duen eraginaz mintzatu gara.
Posted in Gurean asteon (podcast), irratia.com | erantzun barik »
Osteguna, urtarrila 24th, 2008
105. saioa egiteko dena prest genuenean, mikrofonoak izorratu direla zioskun teknikariak. Estudiora sartu ezinda geratu ginen. Ezin 105. saioa egin.
Saiatuko gara hala ere. Bilbo Hiria irratia standby egoeran dago orain, grabatutakoak eskaintzen, beste gela batzuetatik grabatzen… asmatzen.
Guk, datorren astean jarraitu beharko dugu, hala ere.
Mila esker pazientziagatik.
Posted in irratia.com | erantzun bakarra »
Osteguna, urtarrila 17th, 2008
Gonbidatuta ekarri ditugu Libe, Garazi eta Ruben. LostinBilbao.tv egiten dute beraiek. Bilboko kultur gida bat da, sarean eta bideoen bitartez. Astero, kultur ekitaldiak iragartzeko bideoa egiten hasi ziren, orain Live in Bilbao asmatu dute, eta bideogintza eta kultura uztartuz… gauza gehiago egin gura dituzte Interneten. Interesgarria iruditu zitzaigun sortu zenean, eta euskaraz ere sortu zela ikusitakoan gonbidatu genituen gurera. Elkarrizketa atsegina izan dugu beraiekin. Argazkia ere badugu flickr.com gunean.
Musika entzun eta gero Albisteak 2.0 atalari paso eman diogu, azkenean sareko gauzak komentatzen amaitzeko. Gaur Twitter bidez ere abiatu gara, gainera. Follower/jarraitzaile izan gura duzu?
(Aste honetako irrati emankizuna, bit artean galdu egin da. Bilbo Hiria irratiko estudioko ordenadoreak txukuntzen ari zirela, zulo beltz batera erori omen da gure mp3 artxiboa, barkatuko diguzuelakoan… mila esker!)
Posted in Gurean asteon (podcast) | erantzun bakarra »
Osteguna, urtarrila 10th, 2008
Saioa entzuteko HEMEN. 2008. urteari ekin diogu, zer eta aurrekoari begira. 2007an euskal blogosferak sortu zuenari so egon gara Joxe Rojas Teknopatarekin. zazpi@2007 ekimenean bozkatzeko aukera dago hilabete honetan. Zuk ere egin dezakezu. Guk urte hasteko, aurrekoari begira aritu gara… tertulian. Twitter bidez ere, entzuleek zuzenean parte hartu dute.
Posted in Gurean asteon (podcast) | 5 erantzun»
Osteguna, abendua 20th, 2007
Saioa entzuteko HEMEN. 102. saioa izango da 2007. urteko azkena. Madrilera igorri dugu gure berriemaile berezia, Teketen eta wikiST jardunaldiaz mintzatu zaigu handik.
Euskal Herrira itzulita, Ines Osinaga Gose taldeko trikitilari eta abeslaria gonbidatu dugu geurera. Azken diskoa hizpide hartu, abesti mordoa entzun eta gustura aritu gara berbetan. Gozo gozo Gosegaz.
Posted in Gurean asteon (podcast), Musika albisteak | erantzun bakarra »
Asteazkena, abendua 12th, 2007
Saioa entzuteko HEMEN. 100. saioa egin genuen, eta aurrera jarraitzen dugu. 3 digitoak pasa ditugu dagoeneko -Rubalcabak atxilotuekin bezala- eta jarraitzen dugu irrati emankizunarekin. Abenduan ia urtero bertsolari txapelketaren bat dugula eta, aurten be Gipuzkoako ospatzen da. Ilunbeko zezenplazan izango da finala eta horregatik maletilla.gara.net hartu dugu hizpide. Kanpaina horretan burubelarri aritu den Joseba izan da gurean. Datuak eskaini dizkigu, bertsolaritza eta teknologia berriak, partehartzea, egunkariak eta Internet… gai interesgarriak hartu ditugu hizpide.
Gero, ohikoa dugun Albisteak 2.0 albistegi teknologikoari ekin diogu, webgune berri, eztabaida eta antzeko albisteak gureganatuz. Musikarekin uztartuz, saio atsegina atera zaigu azken hau ere.
Posted in Gurean asteon (podcast) | 2 erantzun»
Asteazkena, azaroa 28th, 2007
Saioa entzuteko HEMEN. Bilbotik Donostiara joan gara, Gaztezulo aldizkariaren berri izateko. Aldizkaria, webgunea eta orain kalean sound systemak antolatzeko karpa bat ere bada Gaztezulo.
Aritz Usandizaga elkarrizketatu dugu gero. Molotoff irrati libreko esatari, musikazale, disko jartzaile, Bob Marleyren biografiaren egile. Musika hartu dugu hizpide, eta musika entzungai. Aritz sound system.
Albisteak 2.0 eta 100. saioa prestatzen. Albistegi teknologikoa ere egin dugu, zelan ez. Asterokoa da jadanik. Eta programaren bukaeran, gure jaiari buruzko xehetasunak ematen saiatu gara.
Posted in Gurean asteon (podcast), Musika albisteak, irratia.com | erantzun barik »