120. saioa: Firefox 3, Gu ta gutarrak eta pixka bat es mucho…

firefox3 Saioa entzuteko HEMEN. Firefox eskarga egunean berean aritu gara irrati emankizuna egiten. 6 milioi deskarga 24 ordu baino gutxiagotan, ez da broma gero! Eta ostean Gu ta gutarrak taldeko Unai Iturriaga elkarrizketatu dugu. Bertsoak, musika, bloga, bideoak.. denetarik. Albisteak 2.0 atala sendoa izan da gaurkoan, eta musikarekin amaitu dugu, ohi danez, EHZ festibalerako gonbidapena luzatzen entzuleari.

119. saioa: e-UKomunitatea eta wikipedia, musika onarekin

lauroba Saioa entzuteko HEMEN. Uribe Kostatik gurera etorri da gure gaurko gonbidatua: Mikel Iturbe. Blogaria, wikipediako editorea eta Uribe Kostako komunitatea sortzen ibili dena aspaldi honetan. Solasaldi atsegina izan dugu beragaz. Gaztea da, sortzailea eta oso langilea. #basquecamp ekitaldian ezagutu genuen, eta gaur irratian izan da.
Musika lagun, gure kontzerturako sarrerak zotz egiten hasi garenean, berak ere parte hartu du. Musika ona entzun dugu gaur ere: Ruper Ordorika, Kerobia, Lauroba, Revolutionary Brothers donostiarren Are you reagge? lan berria eta The Clash taldearen Revolution rock kantuaren bertsio berria.

kerobia+lauroba etorri gura duzu?

Zuzenean ari gara irratia.com egiten. Baina pentsatu dugu sarrera batzuk zotz egitea, banatzea, partitzea.

Parte hartzea bultzatu asmoz, emaiguzu irrati emankizunari buruzko zure irrintzia.

Debekatuta daude, oso, ondo, txarto, guai, online eta 2.0 berbak erabiltzea.

Positiboago baloratuko ditugu, podcast, nano, rss, japon eta kanpo eleak.

gogoan hartu: ekainak 12, osteguna Bilboko kafe antzokian.

118. saioa: Lauroba eta albisteak 2.0

lauroba Saioa entzuteko HEMEN. Datorren astean irratia.com emankizunaren kontzertuan izango direnez, gaur beraien doinuak entzun eta elkarrizketatu ditugu. Donostiako Lauroba dira. Musika entzuten jarraitu eta aitzakia izan dugu kontzertu ezberdinak aipatzeko. Bilboko kafe antzokia, Larrabetzuko kontzertuak… denetarik. albisteak 2.0 albistegi digitalari ekin diogu ostean. Albiste asko ekarri ditugu Sustatu.com eta Zabaldu.com guneetatik, beti bezala. Gaur ere #basquecamp hizpide hartu dugu, azken xehetasunak.