Basque Electronic Shepherds' Meeting

11. saioa: Skype, Faroa, Milwaukee

Written on 2005eko martxoak 1 – 6:00 pm | by irratia.com |

Gaur arratsaldean Skype programa zuzenean probatzen ibili gara irratia.com irratsaioan. Dohainik, lagun bat baino gehiagorekin eta munduko bazter askorekin hitz egiteko aukera damaigun programa da Skype. Programa bera aurkezteaz gain, zuzenean berau probatu dutu Milwaukeerekin (AEB) kontaktua eginez. Bertan Jon LarraŅaga arrasatearra dabil ikasle eta berak Skype erabiltzen du familiarekin kontaktuari eusteko.

Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 18 MB).

Programaren inguruan ezezik hango bizimoduaren gainean mintzatu gara Jonekin. Beti bezala, elkarrizketak eta irratsaio osoa zuzenean irratiz (Bilbon FM 96) eta Interneten bidez hedatu dugu gaurko irratia.com saioan.

Norbaitek Skype badu eta zuzenean irratsaioan esku hartu nahi badu, momentuz, sareancom erabiltzaileari hots egitea besterik ez du.

Seguruenik aurrerantzean asteartero erabiliko dugu Skype, entzuleen eskuhartzea bideratzeko beste modu bat baita eta, gainera, idatzizko chat-a egiteko aukera ere badu programa honek.

Related Posts

Put your related posts code here
  1. 2 erantzun to “11. saioa: Skype, Faroa, Milwaukee”

  2. By eneko on mai 31, 2005 | Reply

    Abangoardian zabiltzate…. gaur irakurri dut BBC-an, zuek bezala, Skype erabiltzen dutela elkarrizketak egiteko:

    http://www.alt1040.com/archivo/2005/05/30/skype-para-entrevistas/

    Zorionak!

  1. 1 Trackback(s)

  2. mar 14, 2007: sarean.com » Skype ordenagailu-telefonoa modan

Post a Comment

Asteazkenero zuzenean

zuzenean entzunAsteazkenero 13:00-14:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every wednesday 13:00-14:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Bilatu hemen: